Gimnasia erritmikoko erakustaldia egingo plazan, igande eguerdian

15.09.22
Kirolak

Ipurua Gimnasia erritmikoko klubak erakustaldia eskainiko du datorren asteburuan gure herrian. Igande eguerdian izango da, 12:30etik 13:30era, Orbe Kardinalaren plazan. Taldeko adin ezberdinetako gimnastek Natalia Urmakaeva begiralearen zuzendaritzapean parte hartuko dute.

Erakustaldiaren helburua espezialitatea eta horren kirol aukerak ezagutaraztea da, iraila honetan gurean gimnasia erritmikoko taldeak zehaztuko baitira, bai eskola kirolean, bai federatuan. Hori guztia, Eibarko klubaren eta bertakoaren artean sinatutako lankidetza-hitzarmenaren baitan.

Entrenamendu-saioak Miguel Angel Blanco udal kiroldegiko pistan ordu betez egingo dira, astelehenetik ostegunera, horiek barne, 17:30etik 18:30era.

Lotutako albisteak

Imagen
13.02.25
Julene Bouzok urrezko domina lortu, altuera-jauzian 23 urtez azpiko txapelketan

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren
Imagen
06.02.25
Gure txartel birtualarekin herriko kirol-instalazioetara

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz
Imagen
31.01.25
Aitor Hernandezek denboraldia itxi du, balantze positiboa eginez

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere