Bizkaiko goi errendimenduko eta promesetako kirolariekin solasaldia
Ermuan bihar asteartea, hilak 27, hitzaldi irekia eta doakoa izango dugu Lobiano Kultur Gunean, arratsaldeko 6etatik aurrera. Saioan errendimendu handiko Bizkaiko promesen programaren baitan dauden atletismoko eta eskubaloiko kirolariek parte hartuko dute. Jarduera hori Bizkaiko Foru Aldundiaren ''Kirola Herrietan'' programa berrian sartuta dago, lurralde historikoan kirol-ezagutza sustatzeko eta gizarteratzeko helburua dutenak.
Saioan honako gai hauen inguruan mintzatuko dira:
- Esperientzia propioak, anekdotak, porrotaren eta garaipenaren kudeaketa
- Zailtasunak, sakrifizioak, antolaketa, lehentasuna, gauzen kontziliazio edo bateratzea
- Elitera iristeko eta mantentzeko urratsak eta aholkuak
Programa hori herritar guztiei zabalik dago, oso aproposa delarik udalerrian ditugun kirol-eragile guztientzat (teknikari eta politikari, klub edo elkarteetako kide edo ordezkari, ikastetxe, abonatu eta abar).
Programak kirol-ezagutza sustatzea eta gizarteratzea du helburu, pertsona eta/edo erakunde erreferenteen esperientziak eta ezagutza partekatuz.
Lotutako albisteak

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere