Miguel Ledesma ermuarra, 25 urtez azpiko distantzia ertaineko triatloiko Europako txapelduna
Miguel Ledesma Blanco herriko triatleta gazteak lehen postua lortu du joan den larunbatean, irailaren 24an, Bilboko distantzia ertaineko triatloiko Europako Txapelketan, 20 eta 25 urte bitarteko gizonezkoen kategorian.
Ermuarrak 4 ordu, 14 minutu eta 27 segundotan osatu ditu igeriketako, txirrindularitzako eta lasterketako probak.
Proba 1.900 metroko igeri itzuliarekin hasi da, eta Ledesmak 28 minutu eta 41 segundo behar izan ditu, bere kategorian azkarrena. Hiru minutu pasatxoko aldaketa azkar baten ostean, ermuarra bizikletara igo da 82,5 kilometroko ibilbidea osatzeko. 2 ordu, 14 minutu eta 38 segundotan osatu du zirkuitua, eta beste aldaketa labur baten ondoren, azken probari aurre egin dio: 21 kilometroko lasterketa. Ordubete, 23 minutu eta 55 segundo geroago helmugaratu da Ledesma, Europako Txapeldun bezala 20-25 urteko gizonezkoen mailan.
Europako Txapelketetako sailkapen orokorrean, adin eta maila bereizketarik egin gabe, Miguel Ledesmak laugarren postua lortu du.
Lotutako albisteak

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere