Ezagutu eta probatu doan kirol-jarduera anitz urrian

29.09.22
Kirolak

Ermua Kirolak alorrak jarduera irekiak eta doakoak antolatu ditu urriko hiru larunbat jarraietarako, nahi duen orok bere instalazioetan doan ezagutu eta probatu ditzan. Jardueren proposamena oso zabala da, eta haren helburua da bai abonatuei bai abonatuak ez direnei benetako baldintza edo habitatean probatzeko aukera eskaintzea, ezagutzerik izan ditzaten eta erabaki dezaten espero dutena edo beren itxaropenak asetzen dituzten ala ez. Jarduera horien artean, duela gutxi eskaintzara gehitutakoak daude, zabalduago dauden beste batzuekin batera. Hori bai, jarduera guztiak eskari handikoak dira, eta begirale tituludunek eta profesionalek zuzentzen dituzte. Urriaren 1ean, 8an eta 15ean izango dira ateak zabalik, goizeko 9:00etatik arratseko ordu 1etara biatrtean. Espezialitate batzuek, hala nola indoor zikloak, aireko pilatesek, aquatonicak edo crosstrainek, aldez aurretik izena eman behar dute edo plaza erreserbatu, edukiera edo material mugatua izateagatik.

Proposamenak hainbat jarduera biltzen ditu gustu, helburu eta adin guztietarako: mantentze fisikoa, erlaxazioa, tonifikazioa, indarra, aerobikoa, formaren doikuntza, eta abar. Horien artean daude ondoko aukerak: yoga, ziklo indoorra, gorputz osoaren entrenua (TBT), aireko pilates, aquagym, entrenamendu funtzionala, stretching, aquatonic, body power, zumba edo crosstrain. Azken hau berritasuna da denboraldi berrirako eta Betiondon prestatu den areto berrian eskainiko da. Gainerakoak Miguel Ángel Blanco udal kiroldegian. Izen-emate bidez plaza erreserbatu behar da ziklo indoor, aireko pilate, aquatonic eta crosstrain saioetarako.

Egunak eta orduak kartelean zehazten dira. Informazio gehiago nahi izanez gero edo erreserbatu nahi izanez gero, kiroldegiko sarrera-kontrolera jo dezakegu, Diputazio kaleko egoitzara, San Pelaio auzoan, 943 17 90 90 telefonora deitu edo postontzi elektroniko honetara idatzi: kirolak@udalermua.net.

Lotutako albisteak

Imagen
13.02.25
Julene Bouzok urrezko domina lortu, altuera-jauzian 23 urtez azpiko txapelketan

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren
Imagen
06.02.25
Gure txartel birtualarekin herriko kirol-instalazioetara

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz
Imagen
31.01.25
Aitor Hernandezek denboraldia itxi du, balantze positiboa eginez

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere