Udako ‘Bookface’ lehiaketaren irabazleak
Udal liburutegiak "Bookface" lehiaketan irabazle suertatu diren pertsonen izenak ezagutarazi ditu. Sormena, argazkia eta irakurketa uztartzen dituen lehiaketa honetan parte hartzeko, nahikoa zen liburu baten azala eta bera irudia uztartuz edo bat eginez argazkia atera eta hori posta elektronikoz edo WhatsApp bidez bidaltzea.
Lehiaketaren lehen edizio honetan 28 argazki edo proposamen jaso dira, beste horrenbeste partehartzaileek bidalitakoak. Epaimahai l udal liburutegiko langile taldeak eratu du eta bere iritziz proposamen onenak ondorengo hauek izan dira: Carla Pascualena 14 urtetik beherakoen kategorian; Sandra Gulínena 15-30 urtekoen kategorian eta María Luisa Fernández 31 urtetik gorakoen kategorian. Bakoitzak liburu sorta bana eta Antzokiko ikuskizun baterako bi sarrera jasoko ditu sari gisa.
Lotutako albisteak

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera

Hiruhilekoan komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatuko

Liburutegiak "Mahai-joko, mahai-goxo" ekimenaren hirugarrena antolatu du eta izena emateko epea, otsailaren 7ra arte ireki