Abian da Juanita Ibaibarriaga literatura lehiaketa

30.09.22
Euskara

Ermuko Udaleko Euskara sailak Juanita Ibaibarriaga literatur eta erreportaje lehiaketaren hogeita bederatzigarren edizioa aurkeztu eta zabaldu du. Lehiaketaren xedea ikasleen artean euskaraz idazteko zaletasuna sustatzea da.

Lehen Hezkuntzako 3. mailatik DBHko 4. mailara arteko Ermuko ikasle guztiek parte hartu dezakete ekimenean. Aurreko urteetan bezala, gaia librea da eta 400 euro banatuko dira saritan parte-hartzaile guztien artean: Lehen Hezkuntzako ikasturte bakoitzeko lanik onenek 40 euroko erosketa txartela jasoko dute herriko dendetan gastatu ahal izateko, eta Bigarren Hezkuntzakoek, aldiz, 60 euroko txartelak eskuratu ahalko dituzte.

Lanak aurkezteko epea azaroaren 3an amaituko da, eta sari-banaketa ekitaldia abenduaren 1ean izango da, Euskararen eguna ospatzeko Ermua Antzokian egingo den galan.

Lanak ikastetxeetan, Lobiano Kultur Gunean edota euskara@udalermua.net posta elektronikoan aurkeztu daitezke. Idazlanak kartazal handi batean edo erantsitako artxibo moduan sartuko dira, egilearen izenik gabe. Barruan eta kartazal txikiago eta itxi batean, edo erantsitako beste artxibo batean, egilearen izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa erantsiko dira.

Kartela

Oinarriak

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan
Imagen
12.02.25
Imagen
09.12.24
J. Ibaibarriaga XXXI. lehiaketako sarituak ezagutzera eman dira

Euskararen nazioarteko egunean egindako galan sariak banatu ziren