Euskarazko eta ingelesezko ipuin kontalarien denboraldia hastear da
Ermuko Udal liburutegiak haurrentzako ipuin kontaketa saioak antolatu ditu aurtengorako ere, eta larunbat honetan, urriak 8, hasiko dira. Ekimena hilean bi larunbatetan izaten da Lobiano Kultur Gunean, eta ipuinen mundua umeei hurbiltzea eta irakurketara animatzea du helburu, ahozko transmisiotik eta emoziotik.
Hileko lehen saioa ingelesez izango da, Story Time zikloaren barruan, eta azkena, Arratsaldean kontu kontari, euskaraz. Saio bakoitza adin tarte jakin bati zuzenduta egongo da: ingelesezkoak, 4 eta 9 urte bitarteko haurrentzat, eta euskarazkoak, 3 eta 8 urte bitarteko haurrentzat.
Ipuin kontaketa guztiak 17:30ean hasiko dira. Sarrera doakoa da, baina aurrez tokia erreserbatu behar da liburutegian, 943 17 92 12 telefono zenbakian, WhatsApp bidez (https://wa.me/34943179212) edo e-mail bat bidaliz biblioteca@udalermua.net helbidera, haurraren izen-abizenak eta adina adieraziz. Plazak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira.
Saio bakoitzerako plazen erreserba ipuin kontaketa egiten den aste bereko astelehenean hasiko da. Hiruhileko honetarako programatutako kontaketak honako hauek dira:
- Urria
- Larunbata 8: Dinosaurs in Space, Hannah Berryrekin
- Larunbata 23: Flobin piraten ipuinak, Xabier Flamariquerekin
- Azaroa
- Larunbata 5: Chop Chop Soup, Virginia Morionesekin
- Larunbata 19: Basoaren taupadak, Birjiñe Albirarekin
- Abendua
- Larunbata 3: The Cat Who Got Lost at Sea, Hannah Berryrekin
- Larunbata 17: Oihaneko erregea, Lur Usabiagarekin
Lotutako albisteak

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera

Hiruhilekoan komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatuko

Liburutegiak "Mahai-joko, mahai-goxo" ekimenaren hirugarrena antolatu du eta izena emateko epea, otsailaren 7ra arte ireki