Izen-emateak zabalik Liburu Baby Kluba haurrentzako irakurketa klub hirueledunerako
Ermuko Udal liburutegiak haurrentzako Liburu Baby Kluba irakurketa taldea antolatu du zazpigarren urtez jarraian.
0 eta 3 urte arteko umeei zuzendutako jarduera ludiko eta didaktikoa da Liburu Baby Kluba. Haurrak heldu batekin egongo dira, aita, ama edo senitarteko bat, eta azken horiek ere parte hartuko dute jardueran. Saioen ardatza liburua izango da, eta helburu nagusia umeengan txikitatik eta euren familiengan literatura, musika, artea eta naturarekiko interesa piztea da. Aldi berean, umeek hizkuntza ezberdinekin – ingelesa, euskara eta gaztelania – lehen harremana izatea lortzen da.
Irakurketaren bidez, lehen hilabeteetatik denbora eskaintzen zaie haurrei, eta horrela, enpatia eta hurbiltasun harremana eratzen da. Umeek oso gustuko dituzte une horiek: ozen irakurtzeak irudimena estimulatzen du eta hizkuntza eta inguruko mundua modu ludikoan ezagutzeko aukera ematen du.
Guztira hiru saio izango dira urritik abendura bitartean, hileko larunbat batean, 11:00etatik 12:00etara Lobiano Kultur Gunean. Saioak urriaren 22an, azaroaren 19an eta abenduaren 17an izango dira.
Ekintza doakoa da, baina plazak mugatuak direnez, izena eman behar da urriaren 17a baino lehen liburutegian, 943 17 92 12 telefono zenbakian, WhatsAppez (https://wa.me/34943179212) edo biblioteca@udalermua.net e-postara idatziz eta umearen izen-abizenak, liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, jaiotze data eta ama edo aitaren telefono zenbakia eta helbide elektronikoa zehaztuz.
Plaza baino ume gehiago aurkeztekotan, tokiak zozketa bidez esleituko dira eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatutakoek eta jarduera honetan aurreko ikasturtean parte hartu ez duten pertsonek. Onartutakoen zerrenda liburutegiaren mikrositean argitaratuko da urriaren 18an, eta izena eman duten pertsona guztiei bidaliko zaie e-posta bidez.
Lotutako albisteak

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera

Hiruhilekoan komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatuko

Liburutegiak "Mahai-joko, mahai-goxo" ekimenaren hirugarrena antolatu du eta izena emateko epea, otsailaren 7ra arte ireki