Larunbat honetan, euskarazko ipuinak Arratsaldean kontu kontari ekimenaren eskutik

17.10.22
Udal Liburutegia

Ermuko Udal Liburutegiak ikasturte honetako lehenengo Arratsaldean kontu kontari euskarazko ipuin saioa antolatu du larunbaterako, urriak 22.

Saioaren izenburua Flobin piraten ipuinak da, eta 3 eta 8 urte bitarteko umeei zuzendua dago. Ipuin kontalaria Xabier Flamarique izango da.

Arratsaldean kontu kontari larunbatean 17:30ean izango da Lobiano Kultur Gunean. Sarrera doakoa da, baina beharrezkoa da aldez aurretik tokia erreserbatzea 943 17 92 12 telefono zenbakira deituz, WhatsApp bidez edo biblioteca@udalermua.net helbide elektronikora idatziz eta haurraren izen-abizenak eta adina zehaztuz. Tokiak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira.

Etenaldiak saihesteko, puntualtasuna eskatzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
17.02.25
Larunbatean euskarazko ipuin kontatze saioa izango, ‘Arratsaldean kontu kontari’

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera
Imagen
05.02.25
Komikia protagonista izango Liburutegian

Hiruhilekoan komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatuko
Imagen
Mahai-joko hainbaten kaxak liburutegian
30.01.25
Adin guztietarako mahai-jokoen tailerraren 3. edizioa prest

Liburutegiak "Mahai-joko, mahai-goxo" ekimenaren hirugarrena antolatu du eta izena emateko epea, otsailaren 7ra arte ireki