Aitor Hernández inicia con fuerza la temporada de ciclocrós y doblete en Burgos

18.10.22
Kirolak

Aitor Hernández (@aitorhernandez) (Ermua Innpulso) babesten duen txirrindulariak indartsu ekingo dio ziklo-kros denboraldiari. Egutegia urrian hasi da eta dagoeneko podiumera igotzea lortu du hainbat probatan. Denboraldia Gijonen (Asturias) hasi zuen, Las Mestas Trofeoan, 4. Postua lortuz. Hhurrengo egunean zortzigarren izan zen denboraldi honetako nazioarteko debutean, #CXGijón, C2 UCI kategoriakoa eta lehen lasterketa puntuagarria #CopaEspañaCXrako.

Ortuellan (#CXOrtuella), Euskadiko Federazioaren egutegiko lehen lasterketan (@ETXFed) bigarren helmugaratu eta podiumera igo zen. Pasa den asteburuan garaipen bikoitza lortu du, larunbatean Medina de Pomarren irabaziz eta igandean Villarcayoko lasterketan garaipena errepikatuta.

"Ezin naiz gusturago egon asteburua nola joan den ikusita. Burgosetik bi garaipenekin irteten naiz eta horrek asko pozten nau eta, gainera, aurretik datozen lasterketei aurre egiteko motibazioa ematen dit. Gaur oso sentsazio onak izan ditut eta harea astuneko gune batean tartea ireki ahal izan dut bakarrik joateko. Bi egun hauetako Burgosko zirkuituak oso politak eta entretenigarriak dira lehiatzeko, beraz, pozten nau hain ondo aurkitu izanak. Nire babesle guztiei eskerrak eman nahi dizkiet, ezinbestekoa baitira, horrelako garaipenak lortzeko" adierazi du ermuarrak proba amaitu ondoren.

Datorren asteburuan Berrizen korrituko du.

Lotutako albisteak

Imagen
13.02.25
Julene Bouzok urrezko domina lortu, altuera-jauzian 23 urtez azpiko txapelketan

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren
Imagen
06.02.25
Gure txartel birtualarekin herriko kirol-instalazioetara

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz
Imagen
31.01.25
Aitor Hernandezek denboraldia itxi du, balantze positiboa eginez

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere