Liburutegien Eguna ospatzeko jarduerak aste osoan zehar
Liburuaren eta Irakurzaletasuna Sustatzearen aldeko Zuzendaritza Nagusiak, Liburutegien Koordinaziorako Zuzendariordetza Nagusiaren bitartez, Liburutegien Eguna ospatu du astelehenean, urriaren 24an.
BiblioTEcuida da aurtengo edizioaren leloa ("Liburutegiak zaintzen zaitu"), eta tipologia desberdinetako liburutegiek espazio libre eta ireki gisa duten zeregina nabarmentzen du, beren zerbitzu eta baliabideen bidez erabiltzaileen beharrei erantzuteaz arduratzen baitira. Liburutegiak herritar guztientzat daude zabalik, eta funtsezko zutabea dira beren komunitateen zerbitzura.
Ermuko Udal liburutegiak aste osoan zehar zabalduko du ospakizun hau. Jarduerak astelehen honetan hasi dira Ermua Antzokiko ikuskizunetarako sarreren eta liburuen zozketekin, egunean zehar liburuak maileguan eraman dituzten guztien artean. Gainera, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleentzako ingelesezko ipuin-kontaketen lehen burutu egin dira, ikastetxeekin lankidetzan.
Arratsaldean, Liburu Baby Kluba ekimenaren lehen saioa egin da, 0 eta 2 urte bitarteko umeei eta euren gurasoei zuzendutako jarduera. Mestiza Elkarte Soziokulturalak dinamizatzen du ekintza, eta etxeko txikiek irakurketarekin gozatzeko eta liburuekin euren lehen harremanak izateko aukera izan dute. Ekimen hau Ermuak parte hartzen duen Bookstart Euskadi proiektu pilotuaren parte da, Pobreziaren Aurkako Goi Komisarioak sustatzen duena. Proiektuaren helburu nagusia haur guztiek haurtzarotik beren etxeetan liburuak eskuratzeko aukera izatea da.
Bookstart Euskadiri dagokionez, 0-2 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei gogorarazten zaie gonbidapen bat bidali zaiela urriaren 31ra arte Udal liburutegian haurrentzako doako liburu sorta bat jasotzeko (bata ingelesez, bestea euskaraz eta hirugarrena gaztelaniaz).
Liburutegien Eguneko jarduera programari amaiera emateko, ostegun honetan, hilak 27, Giovanni Pecoraro psikologoak zuzendutako adimen emozionaleko irakurketa klubaren lehen saioa izango da. Garapen pertsonaleko liburuak irakurtzea sustatzeaz gain (psikologia, autolaguntza, adimen emozionala), klubak ongizate emozionala lortzen lagundu nahi du, parte-hartzaileei eguneroko bizitzarako estrategiak emanez eta nahi dutenei psikologiako liburuak aukeratzeko orientazioa emanez, haien interesen eta kezken arabera.
Lotutako albisteak

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera

Hiruhilekoan komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatuko

Liburutegiak "Mahai-joko, mahai-goxo" ekimenaren hirugarrena antolatu du eta izena emateko epea, otsailaren 7ra arte ireki