'Berbarunning' eta 'Gaztainerre' antolatu dira Berbalagunen baitan

10.11.22
Euskara

Berbalagun ekimenak jarduera bi prestatu eta iragarri ditu egunotarako. Astelehenean, Gaztañerre ospatuko da. Aurten gaztaina erreak jatea eta kantua uztartuko dira. Hitzordua arratsaldeko 7etarako deitua dago, San Pelaio kaleko Kurrusko dastalekuan. Bildutakoak hortik ''Arkupe'' kafetegira joango dira bigarrenik eta, ''Plan B'' tabernara azkenik, bertan kantatzeko.

Bestalde, ''Berbarunning'' izeneko jarduera ere antolatu dute, mintzapraktika eta korrika egiteko zaletasuna bateratzeko. Bateragarri diren ala ez jakin nahi duzu…animatu eta probatu. Antolatzaileak ibilbide laburrak eta errazak izango direla zabaldu dute, gehienez ere 45 minutukoak. Beti-ondo kirol instalazioetan arropak aldatzeko eta dutxatzeko aukera izango dute partehartzaileek. Eguna, gaur -azaroak 10ean eta 24an- eta abenduaren 15ean, arratsaldeko 5 eta erdietatik aurrera.

Bietan izena-ematea komeni da eta horretarako bi aukera ditugu 663 070 492 telefonora WhatApp bidez datuak bidaltzea edo ermua_berba@aek.eus postontzira mezua idaztea.

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan
Imagen
12.02.25
Imagen
09.12.24
J. Ibaibarriaga XXXI. lehiaketako sarituak ezagutzera eman dira

Euskararen nazioarteko egunean egindako galan sariak banatu ziren