Ermuak aparteko lanak hasi ditu auzoak sakonki garbitzeko
Ermuak aparteko lanak hasi ditu auzoak eta bertan dauden hiri-elementuak garbitzeko. PreZero España S.A.U.enpresak joan den astean hasi zituen xehetasun gehiagoko edo mantentze-lan sakonago horiek Zerukoa auzoan. Bilbon ordezkaritza eta bulegoa dituen PreZero enpresa da lehiaketaren eta lizitazioaren esleipenduna, lanengatik 100.000 euro kobratuko dituelarik, BEZa barne.
Kontratazioa herria osatzen duten auzoetan txoke-jarduketa bat gauzatzeko egin da. Kontratatutako zerbitzuak hormak, espaloiak eta zintarriak, kanpoko eskailerak eta barandak edo balaustradak garbitzea aurreikusten du, baita denboraren zantzuak eta zikinkeria pilatzen dituzten hiri-altzarien elementuak ere, mantentze-lan arruntak ezabatzen ez dituelako.
Oro har, garbiketa-lan horiek bitarteko mekanikoekin egingo dira, hala nola presiozko ur garbigailuarekin eta/edo espaloiak garbitzeko makinarekin. Zeregin horietan, koipegabetzeko eta desinfektatzeko produktu egokiak aplikatuko dira material mota bakoitzerako. Produktu horiek biodegradagarriak izango dira, eta ingurumena errespetatuko dute.
Zerukoa amaitu ondoren, eta amaitu ahala, ekipoak eta lanak pixkanaka herriko gainerako bizitegi-auzoetara eramango dira.
Lotutako albisteak

Zerbitzu-alorrak arrapala eta igogailuetan ditugun gorabeheren eta horiek konpontzeko aurreikusitako epeen berri eman du

Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek Gorlizko berreskuratze-zentrora eraman dute animalia

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea