Komunitateetan oztopo arkitektonikoak ezabatzeagatiko laguntzen deialdia zabalik

23.11.22
Hirigintza

Udal honek laguntza eta dirulaguntzen urteko deialdia ireki ditu arkitektura-oztopoak ezabatzen dituzten jabeen erkidegoentzat, deialdiak hogeita bat mila eta bostehun euroko (21.500 €) zuzkidura duelarik indarrean dagoen udal-aurrekontuan. Atarietako elementu komunetan oztopo arkitektonikoak kentzeko komunitateetan egiten diren jarduketak diruz laguntzea du helburu nagusitzat. Aurreikusitako jardueren artean, honako hauek daude: arrapalak egitea eskailera-mailak kentzeko edo eskaileren ordez beste aukera bat izateko, igogailuen ibilbide edo irteera-heltze puntuak aldatzea edo igotzeko elementu lagungarriak instalatzea. Baita barruko igogailuak jartzea ere, aldez aurretik halakorik ez badago. Kanpoan geratzen dira lehendik dauden instalazioen araudi berrietara egokitzeko ordezteak, eraberritzeak edo obrak.

Teknikariek izapidatuko dute espedientea, eta, eskaerak aurrez ebaluatu ondoren, tokiko gobernu-batzarraren esku utziko du txosten eta proposamena, alkateak dekretu bidez onartuko den ebazpena eman dezan. Bizkaiko Aldizkari Ofizialak deialdi horren berri ematen duen iragarkia argitaratu zuen astelehenean, hilaren 21ean. Eskabideak aurkezteko epea hogei (20) lanegunekoa da, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Eskabideak aurrez aurre aurkez daitezke Konbentukoa kaleko ''Abiapuntu'' bulegoan, edo online, gure webgune korporatiboan dugun egoitza elektronikoaren bidez. Eskaerak ebazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa da, deialdiaren iragarkia BAOn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Kasu bakoitzean dagokion zenbatekoa dirulaguntza onartu eta jarduketa gauzatu ondoren ordainduko da.

Lotutako albisteak

Imagen
14.02.25
San Pelaio kalearen oinezkoentzako guneko hiri-altzariak berritu dira

Zerbitzuen alorrak hondatutako eta mantenua behar zuten 22 banku ordezkatu ditu, beste banku birziklatu eta jasangarriago berri batzuk ipiniz
Imagen
20.01.25
Gipuzkoa Etorbideko argiteriaren zati bat matxuratuta dago

Brigada lanean ari da 6-36 bitarteko zenbakien tartea ilunpetan mantentzen duen linea berrezartzeko
Imagen
15.01.25
Saihesbidearen bigarren fasea eta garraio astunetik desbideratzeko azterlana aurrera doaz

Alkatea eta Foru diputatua bildu egin dira gaur, bi gai horiez hitz egiteko