Udal liburutegia handitzeko lanak aurrera doaz

01.12.22
Udal Liburutegia

Udal liburutegia handitzeko lanak aurrera doaz, erritmo onean eta obraren plangintzan aurreikusitakoaren arabera. Gobernu taldeko ordezkaritza batek, Juan Carlos Abascal alkatea buru zela, instalazioak bisitatu zituen bart, lanen bilakaera bertatik bertara ezagutzeko. Bilboko ''Construcciones Amarbe'' enpresa esleipenduneko eta Ermuko ''Studio3e'' obraren zuzendaritzako arkitektoek eta teknikariek, 2023ko lehen hiruhilekotik aurrera, Teresa Murga ikastetxe zaharrean zerbitzua hartuko duten bi pisuetan zehar egingo diren lanen egoera azaldu zuten. Irailean hasi ziren lan horiek egiten eta milioi erdi eurotik gorako aurrekontua dute, BEZa barne.

Alkateaz gain, Beatriz Gamiz alkateorde eta arloko zinegotziak, Nagore Dominguez zuzendariak eta Sara Gago liburuzain arduradunak osatzen zuten taldea. Lanak 2023ko lehenengo hilabeteetara arte luzatzea aurreikusten da. Igeltserotza, iturgintza, elektrizitatea eta pintura barne hartzen dituen obra zibila urtarrilean amaituko dela aurreikusita dago. Ondoren, liburutegi berriaren altzariak eta ekipamendua lehiaketa bidez lizitatu beharko dira. Eraberritzearen ondoren, Ermuak liburutegi-zerbitzua izango du, instalazio moderno, zabal eta erabiltzaileen eta etorkizunaren beharretara egokitutakoetan.

Alde batetik, liburutegi-zerbitzuari berari eskainitako espazio gehiago egongo da, Teresa Murga eraikinak solairu bat gehiago irabaziko baitu, eta instalazioak dibertsifikatuagoak egongo dira. Bestalde, irakurketa-animazioko eta kultura-hedapeneko zerbitzu eta jarduera berriak eskainiko dira, publiko mota desberdinei begira.

Udal liburutegiak Lobiano Kultur Guneko erakusketa aretoetan eskaintzen ditu bere zerbitzuak obrak dirauen bitartean. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09: 30etik 20: 30era eta larunbatetan 09:30etik 13:30era.

Lotutako albisteak

Imagen
17.02.25
Larunbatean euskarazko ipuin kontatze saioa izango, ‘Arratsaldean kontu kontari’

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera
Imagen
05.02.25
Komikia protagonista izango Liburutegian

Hiruhilekoan komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatuko
Imagen
Mahai-joko hainbaten kaxak liburutegian
30.01.25
Adin guztietarako mahai-jokoen tailerraren 3. edizioa prest

Liburutegiak "Mahai-joko, mahai-goxo" ekimenaren hirugarrena antolatu du eta izena emateko epea, otsailaren 7ra arte ireki