Gurasolagun irekiko tailerra egingo ostiralean

14.12.22
Euskara

‘Berbalagun'' ekimenak, Antxitxiketan elkartearekin elkarlanean, ''Gurasolagun irekia I'' ekimena iragarri du aste honetako ostiralerako. Guraso eta seme-alabentzako tailerra izango da, Gabon kontuak ardatz izango dituena eta euskara hutsean egingo dena, mintzapraktika egin ahal izateko. 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzat pentsatuta dago eta hilaren 16an egingo da, arratsaldeko bost eta erdietatik zazpietara, Lobiano Kulturguneko auditorioan.

Tailerra doakoa izango da, baina izena eman behar da parte hartu nahi duten pertsonen kopurua ezagutzeko. Horretarako, deitu edo idatzi mezu bat WhatsApp bidez 663 070 492 telefono-zenbakira.

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan
Imagen
12.02.25
Imagen
09.12.24
J. Ibaibarriaga XXXI. lehiaketako sarituak ezagutzera eman dira

Euskararen nazioarteko egunean egindako galan sariak banatu ziren