Maika Makovskik itxiko du Ermua Antzokiko 2022ko musika egitaraua
Maika Makovski artista polifazetikoa, jatorri andaluziar eta mazedoniarreko lurrikara, geurean izango dugu ostiral honetan bere azken lan harrigarria aurkezteko: MKMK. Konpositore, instrumentista eta abeslariak bost urteko etenaren ostean kaleratu du MKMK, eta banda formatuko zuzenekoa eskaintzeko prest dator, analogikoa, leundu gabeko testurez osatua eta etiketa orori muzin egiten diona.
Azken lana aurkezteko zuzenekoetan proposamen koral, indartsu eta ospakizunezkoa da emaitza, gihartsua eta gordina, astindu eta sendotu egiten gaituena aldi berean. Ikuskizun handi baten aurrean gaude, eta Makovskiren kontzertua zentzumenen festa peto-petoa bihurtzen da.
Kontzertua ostiralean, hilak 23, 20:30ean hasiko da Ermua Antzokian. Sarrerak salgai daude 12 euroren truke Lobiano Kultur Gunean, Kutxabanken webgunean eta, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Antzokiko leihatilan.
Lotutako albisteak

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du

Emanaldia ostiralean izango da, 20:30ean, euskara hutsean