Familiako irakurketa taldeetan izena emateko epea zabaldu du liburutegiak

05.01.23
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan parte hartzeko izena emateko epea ireki du; Liburu Baby Klubean eta Irakurtzen eta ikasteko taldean.

Irakurketa baby kluba jarduera ludiko eta didaktikoa da, 0 eta 3 urte arteko haurrei eta euren gurasoei zuzendua. Saioen hari nagusia liburua da, eta helburua haurtzaro goiztiarrean irakurzaletasuna, musika, artea eta natura sustatzea da, baita haurrei aldi berean hiru hizkuntzekin (ingelesa, euskara eta gaztelania) lehen kontaktuak ematea ere.

Irakurketaren bitartez, haurrei denbora eskaintzen zaie euren lehenengo hilabeteetatik, eta horrekin, gertutasunezko eta enpatiazko harremana sortzen da. Ozen irakurtzeak irudimena suspertzen du, eta inguruan duten hizkuntza eta mundua modu ludikoan ezagutzeko aukera ematen die.

Guztira bost saio izango dira urtarriletik maiatzera bitartean, hilean larunbat batean, Lobiano Kultur Gunean. Proposatutako datak urtarrilaren 14a, otsailaren 4a, martxoaren 4a, apirilaren 1a eta maiatzaren 6a dira, 11:00etatik 12:00etara.

''Irakurtzen eta ikasten'' titulukoa, 4 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako jarduera, amak eta/edo aitak lagunduta. Gurasoek parte hartzen dute, familia erabakigarria baita haurraren irakurtzeko ohituraren garapenean. Gurasoak garrantzitsuak dira jardueran, liburuak eta haien edukia haurrek ezagutzen dutenarekin edo gustuko dutenarekin lotu diutzaketelako.

Talde honetan abestiak eta errimak landuko dira eta liburuak erakutsi eta gomendatuko dira haurrek irakurketarekin lehen kontaktua izan dezaten; jolasaren bidez irudimena, pentsamendua eta hizkuntza gara ditzaten. Gainera, modu ludikoan eta beren familiekin batera egingo dute. Halaber, parte hartzen duten familia guztiek haurrentzat espresuki gomendatutako lanen zerrenda jasoko dute.

''Irakurtzen eta ikasten'' jarduera urtarriletik maiatzera bitartean egingo da, hileko larunbat batean, Lobiano Kultur Gunean eta 12:15etik 13:15era bitartean. Programatutako saioak urtarrilaren 14an, otsailaren 4an, martxoaren 4an, apirilaren 1ean eta maiatzaren 6an izango dira.

Jarduera biak doakoak dira, baina plazak mugatuak direnez, urtarrilaren 11 baino lehen izena eman beharko da liburutegian, 943 17 92 12 telefono zenbakian, https://wa.me/34943179212 WhatsAppean edota biblioteca@udalermua.net helbide elektronikoan, haurraren izen-abizenak, liburutegiko txartel zenbakia eta jaiotze data eta gurasoen telefonoa eta e-maila zehaztuz. Plaza baino eskaera gehiago jasotzen badira, tokiak zozketa bidez esleituko dira, eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatutako pertsonek eta aurreko ikasturtean ekimen honetan parte hartu ez zutenek.

Onartutakoen zerrenda liburutegiaren mikrositean argitaratuko da urtarrilaren 12an, eta hori posta elektronikoz baita bidaliko zaie izena eman duten guztiei ere.

Lotutako albisteak

Imagen
17.02.25
Larunbatean euskarazko ipuin kontatze saioa izango, ‘Arratsaldean kontu kontari’

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera
Imagen
05.02.25
Komikia protagonista izango Liburutegian

Hiruhilekoan komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatuko
Imagen
Mahai-joko hainbaten kaxak liburutegian
30.01.25
Adin guztietarako mahai-jokoen tailerraren 3. edizioa prest

Liburutegiak "Mahai-joko, mahai-goxo" ekimenaren hirugarrena antolatu du eta izena emateko epea, otsailaren 7ra arte ireki