Inauteriari asiera emango dio ‘eguen zuri’ eguneko oilarraren jokoak

15.02.23
Kirolak

Bihar hasiko dugu aurtengo Inauteri festa, Ermuan baita ere. 'Eguen zuri' egunak ekintza egitarauari hasiera emango dio. Biharkoan bi jarduera nagusi izango ditugu; batetik herriko ikastetxeek antolatzen duten 'Oilarraren jokoa', zeina herriko Orbe Kardinalaren plazan jokatuko den, arratseko 4etan. Lehen Hezkuntzako ikasleek egun berezia izango dute, goizez eskola edukiko eta arratsaldez mozorroturik joan ahalko baitira gelara.

Joko horretan herriko ikastetxeetako hainbat ikaslek parte hartuko dute, aterako direnak zozketa bidez aukeratzen dira, aldez aurretik izena eman duten guztien artetik. Parte hartzaileek plaza zeharkatu beharko dute oilarra gordetzen duen kaxaren bila, begiak estalita dituztela, ikusleek 'eskuma' edo 'ezkerra' egiteko gomendioak ematen dizkioten jarraibideei eta musikari segituaz. Aurtengoan ere ez da animalia bizirik erabiliko, horren ordez figura bat jarriz.

Jarraian, arratsaldeko bost eta erdietatik aurrera Xaibor DJak musika jarriko du jaia girotzeko, iluntzera arte.

Ostiralean, 'Hartza Eguna'

Ostiralean, 'bariku mehe egunez' egitarauak aurrera egingo du. Eguna Euskal Birusa elkartean bultzatu eta antolatzen duen 'Hartzari' dedikatuko zaio. Ekitaldi horren antolakuntzan ondoren zerrendatzen direnek parte hartzen dute: Anaitasuna ikastola, Ongarai, Eskolabarri, Sallabente eta San Pelayo ikastetxeek, herriko Kaltxango eta udal euskaltegiek eta Deba Beheko Bertso Eskola, Alboka Musika Eskola eta Antxitxiketan. Talde horietako kideek kalejiran aterako dira, arratsaldeko seiak geroztik. Kalejira Santiago iturriaren plazatxotik abiatuko da, animalia harrapatu ondorengo eta Guillermo Bengoetxea, 'Txindurri', zenak idatzitako koplak kantatuz kalerik kale.

Lotutako albisteak

Imagen
13.02.25
Julene Bouzok urrezko domina lortu, altuera-jauzian 23 urtez azpiko txapelketan

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren
Imagen
06.02.25
Gure txartel birtualarekin herriko kirol-instalazioetara

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz
Imagen
31.01.25
Aitor Hernandezek denboraldia itxi du, balantze positiboa eginez

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere