Arantza Morenok eta Leire Gorrotxategik urrezko eta zilarrzkodominak jantzi dituzte Euskadiko txapelketan

15.02.23
Kirolak

Jaurtiketa luzeen neguko txapelketa absolutuan

Atletismoak poza ekarri dio beste behin Ermuari. Arantza Moreno Fernandezek eta Leire Gorrotxategi Condek urrezko eta zilarrezko dominak lortu dituzte, hurrenez hurren, Euskadiko neguko jaurtiketa luzeen txapelketan, zeina otsailaren 11n jokatu zen Durangon. Ermuarrek txapelketa autonomiko horretan parte hartu dute, 600 gramoko xabalina jaurtiketa espezialitatean. Podiuma eta domina errepikatu dituzte, 2022an egin zuten bezala.

Arantza Morenok (FC Bartzelona) urrezko domina lortu du, bere jaurtiketa onenean 55,81 metroko distantzia ezarri eta sailkapenean nagusitu ondoren. Ermuarraren bigarren jaurtiketa izan zen luzeena, zeinak gerora garaipena eman zion. Guztira sei jaurtiketa egin zituen, bat baliorik gabekoa. Motzena 52,77 metrokoa izan zen, eta gainerakoak 53 eta 54 metroak gainditu zituzten.

Bestalde, Leire Gorrotxategik zilarrezko domina lortu zuen sailkapen nagusian bigarren geratu ondoren. Bidezabal Atletismo Taldeko ermuarrak (BAT) 41,56 metroko marka onena lortu zuen, bere bigarren jaurtiketan. Leirek ere sei jaurtiketa egin zituen, guztiak baliozkoak, eta eskatutako minimoa gainditu zuen guztietan: hogeita hamaika (31) metro. Bere tiradarik laburrena seigarrena izan zen 37,03 morekin eta gainerakoetan 30, 40 eta 41 metroak gainditu zituen.

Biak kirolariak ibilitakoak dira herriko Atletismo Klubean eta Errotabarri E.K.E. eskubaloi klubean, eliteko kirolera jauzia egin aurretik. Zorionak biei kirol lorpen berriengatik, ziur asko ez baitira azkenak izango, denboraldia hasi berri baita.

Lotutako albisteak

Imagen
13.02.25
Julene Bouzok urrezko domina lortu, altuera-jauzian 23 urtez azpiko txapelketan

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren
Imagen
06.02.25
Gure txartel birtualarekin herriko kirol-instalazioetara

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz
Imagen
31.01.25
Aitor Hernandezek denboraldia itxi du, balantze positiboa eginez

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere