Herriko Gimnasia Erritmikoko I. Txapelketan laurehun gimnastek parte hartuko dute
Otsailaren 25eko larunbatean jokatuko da, herriko kiroldegian, goizeko 10etatik ordu 2etara bitarteko ordutegian.
Ermuko Miguel Angel Blanco kiroldegian gimnasia erritmikoko laurehun kirolari baino gehiago bilduko dira larunbatean. Espezialitate horretako lehen txapelketan lau herritako beste horrenbeste klub elkartuko dira: Gipuzkoako hiru eta Bizkaiko bat. Zehazki, honako klub hauetako kideei: Ipurua Kluba (Eibar), Belabieta Kirol Kluba (Ibarra) C.D. Itsaslur (Santurtzi) eta Zubi Berri Gimnastika Kirol Taldea (Azkoitia).
Txapelketaren lehenengo edizioa lau ordukoa izango da, goizeko hamarretatik arratsaldeko ordu biak arte. Bertan, kadete mailako gimnastek (A eta B taldeak), jubenilak (A eta B taldeak) eta senior mailakoek hartuko dute parte. Aurretik, Ermuko taldeak hainbat ariketa eskainiko ditu, eguerdiko hamabietatik ordu bat eta erdietara bitartean.
Helburuak
Gure herriko jarduera fisikoaren eta kirolaren plan estrategikoaren helburuetako bat da kirol-ekosistema indartzea, eta sinergiak uztartzearen aldeko apustua egiten du ez ditugun kirol-modalitateak garatzen dituzten udalerriekin, gurean ezagutu eta praktikatu ahal izateko. Hori da, hain zuzen ere, 2022-2023 ikasturtean Eibarko Ipurua Klubaren egituran integratuta lanean eta entrenatzen ari den herriko gimnasia erritmikoko taldearen kasua, gure udalak eta aipatu klubak sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker.
Larunbat honetan, beraz, gimnasia erritmikoko diziplina ikusi, gozatu eta hurbiletik ezagutu ahal izango dugu; kirol osoa, zorrotza eta gehienbat femeninoa. Bere praktika ez dago oso zabalduta. Horregatik, hastapeneko eta hobekuntzako beste kirol modalitate batez gozatu ahal izango dugu, haur eta gazteei zuzendua, nortasun eta kalitate ezaugarriak dituen txapelketa baten baitan.
Lotutako albisteak

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere