Ermuak eskubaloia arnastu eta biziko du asteburuan

21.02.23
Kirolak

Ermuak eskubaloi eta kirol asteburu bete eta bizia izango du beste behin. Gure herriak Euskal Federazioaren 'Saria'ren azken fasea hartuko du ostiraletik igandera eskubaloiko kadete mailan. Txapelketa hori lau taldek jokatuko dute eta lehenengo bi sailkatuek 2023-2024 denboraldiaren hasieran jokatuko den Euskadiko Koparako txartela lortuko dute. Hauek dira parte hartuko duten klub eta taldeak: Zarauzko Aiala B ZKE, Astigarragako Mundarro, Muskizko E.T. eta bertako Errotabarri E.K.E.

Txapelketa Euskadiko Federazioak antolatzen du bertako klubarekin batera, zinegotzigoaren eta kirol alorraren laguntzarekin. Topaketek bi eszenatoki izango dituzte: Miguel Angel Blanco kiroldegiko eta Betiondo konplexuko kantxak.

Hona hemen bikoteen, kantxaren eta ordutegien xehetasunak:

  • Ostirala 24, M. Ángel Blancoren kantxan
    • 17:00etan: Astigarragako Aiala B ZKE vs Astigarrako Mundarro
    • 18:45ean: Muskiz E.T. vs Errotabarri E.K.E.
  • Larunbata 25, Betiondoko kantxan
    • 17:00etan: Errotabarri E.K.E. vs Aiala B ZKE
    • 18:45ean: Muskiz E.T. vs Astigarragako Mundarro
  • Igandea 26, M.Ángel Blancoren kantxan
    • 09:45ean: Aiala B ZKE vs Muskiz E.T.
    • 11:30ean: Astigarragako Mundarro vs Errotabarri E.K.E.

Lauko Ermuko Errotabarrik Helvetia Anaitasuna hartuko du MAB kiroldegian

Zilarrezko Ohorezko Mailako (@errota_dhp) Lauko Ermuko Errotabarri senior taldeak Helvetia Anaitasuna hartuko du larunbat arratseko sei eta erdietan, ligako hogeita batgarren jardunaldian. Hori dela eta, Euskadiko Federazio Trofeoko kadeteen partidak Ongarai auzoko Betiondo pistan jokatuko dira. Mikel Martinek zuzentzen duen taldeak mailako laugarren sailkatua hartuko du etxean, zeinak 28 puntu dituen, 12 garaipen, 4 berdinketan lortutakoak. Lauko Errotabarri sailkapen nagusiko zazpigarren postuan dago eta 22 puntu ditu, jokatu dituen 20 partidetatik 11 irabazita.

Igande arratsaldean, haur eta gazteen euskal selekzioen entrenamenduak

Azkenik, igande arratsaldean euskal selekzioko emakumezkoen taldeek entrenamendua izango dute Ermuan. Bi selekzioek Miguel Angel Blanco kiroldegiko pistan entrenatuko dute. Emakumezkoen haur mailako selekzioa arratsaldeko 4etatik 6etara, eta emakumezko gazteen selekzioa arratsaldeko 6etatik 8etara.

Lotutako albisteak

Imagen
13.02.25
Julene Bouzok urrezko domina lortu, altuera-jauzian 23 urtez azpiko txapelketan

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren
Imagen
06.02.25
Gure txartel birtualarekin herriko kirol-instalazioetara

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz
Imagen
31.01.25
Aitor Hernandezek denboraldia itxi du, balantze positiboa eginez

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere