Maialen Calderon eta Marta Fernandez emakumezkoen Mediterraneoko Txapelketan izango dira

22.02.23
Kirolak

Ermuko bi arbitroak izendatu dituzte Grezian otsailaren 27tik 4ra jokatuko den gazte mailako txapelketan epaile lanak egiteko

Marta Fernandez Lafuente eta Maialen Calderon Duñabeitia arbitroek parte hartuko dute Mediterraneoko Eskubaloi Konfederazioaren hamaseigarren txapelketan, 17 urtez azpiko selekzio nazionalentzat. Lehiaketa otsailaren 27tik martxoaren 4ra bitartean jokatuko da, Grezian, Nauplia herrian. Ermuarrak Ana Diez federazio-ordezkariarekin joango dira.

Espainiako Eskubaloi Federazioak gaur bere webgunean iragartzen duen izendapen hori bikotearen arbitraje-ibilbidean mugarri berri bat suposatze du. Zehazki, bikote honentzako nazioarteko beste esperientzia bat, Europako Eskubaloi Federazioaren (EHF, European Handball Federation delakoaren) arbitro gazteen programan sartuta daudelako. Gainera, larunbat honetatik aurrera aldez aurretik egingo den arbitraje-prestakuntzako mintegi batean ere parte hartuko dute. Maialenek eta Martak iazko uztailean, Europako Gazteriaren Jaialdi Olinpikoa 2022 (FOJE) parte hartu zuten, Eslovakian. Esperientzia atsegina izan zen, eta federazioak berriz ere deitzeko, ziur lana ondo egin zituztela.

Ana Diez delegatuaren bigarren parte hartzea izango da txapelketan, 2022an Montenegron izan baitzen.

Lotutako albisteak

Imagen
13.02.25
Julene Bouzok urrezko domina lortu, altuera-jauzian 23 urtez azpiko txapelketan

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren
Imagen
06.02.25
Gure txartel birtualarekin herriko kirol-instalazioetara

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz
Imagen
31.01.25
Aitor Hernandezek denboraldia itxi du, balantze positiboa eginez

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere