Aitor Hernandezek irabazi du Urduñako ziklo-krosa

14.10.24
Kirolak
Ermuarrak irabazi du Urduñan, euskal egutegia irekitzen zuen lehen proban

Aitor Hernandezek ondo hasi du ziklo-kros denboraldia, larunbatean Urduñan euskal egutegiko lehen lasterketa irabazi ondoren. Ermuarrak, aurten ere Udalaren laguntza nagusiarekin lehiatzen denak, 2024-2025 denboraldian egin zuen debuta proba honekin.

Bere taldeak bidalitako oharrrak garailearen adierazpenak jaso zituen: «Oso pozik nago denboraldia garaipen batekin hasi dudalako. Udan lan asko egin dut eta ahalik eta ondoen iritsi nahi izan dut lehen lasterketa honetara, baina denboraldia oso luzea dela eta helburua ahalik eta garaipen eta podium gehien lortzea dela gogoan izanda", adierazi zuen Aitor Hernandezek lasterketaren ostean.

Aitor Hernandezen garaipen hau denboraldi hasiera bikaina da berarentzat, urtarrilera arte izango dena eta aurreegutegian 20 lasterketa inguru izango dituena. Urduñako lasterketa CX Laboral Kutxaren Bizkaia Kopan sartuta dago eta zazpi proba izango ditu: Urduña (urriak 12), Elorrio (urriak 27), Amorebieta (azaroak 2), Berriz (azaroak 17), Lezama (azaroak 24), Usansolo (azaroak 30) eta Gorliz (abenduak 21), Bizkaiko Txapelketaren data.

Lotutako albisteak

Imagen
13.02.25
Julene Bouzok urrezko domina lortu, altuera-jauzian 23 urtez azpiko txapelketan

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren
Imagen
06.02.25
Gure txartel birtualarekin herriko kirol-instalazioetara

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz
Imagen
31.01.25
Aitor Hernandezek denboraldia itxi du, balantze positiboa eginez

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere