Aitor Hernandezek Zornotzako ziklo-krosa irabazi du

07.11.24
Kirolak
Hhirugarren garaipena du, ilusioz beteriko denboraldi hasieran

Aitor Hernandez (Ermua Innpulso) txirrindulariak irabazi zuen iragan larunbatean Zornotzako Ziklo-krosa, Euskadiko Txirrindularitza Federazioaren rankingerako lehen proba puntuagarria. Denboraldiko hirugarren garaipena da Hernandezentzat eta azaroa hasteko modu ezin hobea.

Txirrindulari ermuarrak gune lehorrak eta putzuz betetako beste zati batzuk tartekatzen zituen zirkuituan gailendu zen, lasterketaren erdian oinetakoarekin izandako gertakari baten ondorioz lehen postua galdu arren. Galdutako posizioak berreskuratu ondoren, lasterketaren burura itzuli zen eta, azkenean, besoak altxatuta gurutzatu zuen helmuga.

"Oso pozik nago denboraldia nola doan ikusita. Hiru garaipen azaro hasieran egonda oso kontuan hartu beharreko zerbait da eta oso harro sentitu behar. Lana oso ona izaten ari da eta negu osoan erritmo eta maila honi eutsiko diodalakoan nago. Motibazioa mantentzen dut, nahiz eta aurkarien maila ere oso altua izan podiumera igotzeko lehian jarraituko dut lasterketa bakoitzean", adierazi zuen Aitor Hernandezek kanpaina honetan lortutako hirugarren garaipenaren ostean.

Lotutako albisteak

Imagen
13.02.25
Julene Bouzok urrezko domina lortu, altuera-jauzian 23 urtez azpiko txapelketan

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren
Imagen
06.02.25
Gure txartel birtualarekin herriko kirol-instalazioetara

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz
Imagen
31.01.25
Aitor Hernandezek denboraldia itxi du, balantze positiboa eginez

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere