Amaitu da komikien irakurketa sustatzeko kanpaina

26.05.23
Imagen
Trimestre del cómic y la novela gráfica en la biblioteca
Descripción
Detalle del expositor de cómics de la biblioteca municipal de Ermua.
Fecha captura
Fecha importación
Id Album
72157718162414592
Titulo Album
Trimestre del cómic y la novela gráfica en la biblioteca
Udal Liburutegia
Ekimenaren hamargarren edizioan 42 tituluren 1.119 ale mailegatu dira ikastetxeetan

Ermuko Udal liburutegiak amaitutzat eman du genero artistiko-literario honen irakurketa herritarren artean sustatzeko hamargarren kanpaina, eta zerbitzuaren erabiltzaileek komikiak gero eta gehiago irakurtzen eta mailegatzen dituztela egiaztatu da.

Komikiak irakurtzeko plana

2022/2023 ikasturte honen hasieran, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe guztiei proposatu zitzaien ikasle bakoitzak gutxienez komiki bat irakur zezala ikasturtean zehar. Tituluak errazago aukeratzeko, liburutegiak hezkuntza-ziklo bakoitzerako gomendatutako komikien zerrenda bidali zuen, eta ikasgela bakoitza osatzen duten ikasleek adina ale utzi ditu.

Horrela, guztira, 42 tituluren 1.119 ale mailegatu dira orain arte.

Zozketak

Otsailean, martxoan eta apirilean, hilero egin dira egileak eskainitako komikien zozketak, genero horretako lanak maileguan hartu dituzten pertsonen artean. Gainera, Komikiaren Eguna ospatzeko, 2012an Komiki Sari Nazionala jaso zuen Alfonso Zapicok dedikatutako La balada del norte 4 lanaren ale bat zozkatu zen martxoaren 17an. Guztira 387 mailegu eman dira denboraldi honetan, eta zozketatutako tituluak honakoak izan dira: irakurle helduentzat, Gregorio Muroren Feroz, Alex Macho ilustratzailearen eskaintzarekin, eta haurrentzat Guruyi: una aventura yogui komikia, Maite Rosende egileak eskainia.

IV. Komiki Lehiaketa

Era berean, haurrei eta gazteei zuzendutako komiki-lehiaketaren laugarren edizioa ospatu da. 19 pertsonek parte hartu dute aurten hiru kategoriatan: Lehen Hezkuntzako 5. maila, DBHko 4. maila eta Ermua-Mallabia OLHUIko 1. maila.

Irakurketa kluba

Urritik maiatzera bitartean, hilean behin, helduentzako komikien irakurketa-kluba bildu da. Kike Infamek dinamizatu du, eta askotariko komikiak irakurri eta komentatu dira bertan. Martxoko saioan, Elisabeth Casillasek parte hartu du, Higinia Garairekin batera Todos nosotras, salaketa eta kritika sozialeko obraren egilekideak.

Komikien ilustrazio tailerrak

Irakurzaletasuna sustatzeko kanpaina honen barruan, ikasturtean zehar ikastetxeetan komiki-ilustraziorako hastapen-tailerrak eman dira Martín Azpilikueta ilustratzailearen eskutik, Lehen Hezkuntzako 5. mailako eta DBHko 4. mailako eta Ermua-Mallabia OLHUIko 1. mailako ikasleei zuzenduta.

Bibliografia nobedadeetan inbertsioa

Duela hamar urtetik, komikiaren eta nobela grafikoaren irakurketa sustatzeko kanpaina hasi zenetik, genero horretako berritasunak eskuratzeko ahalegina egiten ari da, bilduma aberasteko eta berrikuntza bibliografikoak eta kalitatezko tituluak gure irakurleen eskura jartzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
17.02.25
Larunbatean euskarazko ipuin kontatze saioa izango, ‘Arratsaldean kontu kontari’

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera
Imagen
05.02.25
Komikia protagonista izango Liburutegian

Hiruhilekoan komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatuko
Imagen
Mahai-joko hainbaten kaxak liburutegian
30.01.25
Adin guztietarako mahai-jokoen tailerraren 3. edizioa prest

Liburutegiak "Mahai-joko, mahai-goxo" ekimenaren hirugarrena antolatu du eta izena emateko epea, otsailaren 7ra arte ireki