Andoni Ferreño Ermuan izango dugu berriro "Se alquila" umorezko lanaren eskutik

09.10.24
Imagen
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Antzezlana ostiral honetan, urriak 11, 20:30etik aurrera izango da ikusgai Ermua Antzokian

Rafak, 60 urte inguruko gizonezkoak, bere etxea utzi eta alokairuko pisu bat topatzeko bizi-erabakia hartzen du, margolari gisa ibilbide profesionala garatzen jarraitzeko. Bilaketa horretan, gela bat alokatzen duen beste gizon baten etxera iritsiko da. Ander du izena, bere adin berekoa da eta langabezian dagoen aktorea da. Elkar aurkeztu ostean, Rafak bizitzeko leku egokia dela pentsatzen du, baina Anderrek gauza bat proposatuko dio: sei galderaz osatutako test bat aurkeztuko dio Rafari, eta gainditu egin beharko du bertan bizitzen geratu ahal izateko. Hortik aurrera, bi pertsonaiak umorezko egoera xelebre ugaritan murgilduko dira. Badirudi euren arteko harremana bide onetik doala, baina ezer ez da dirudiena.

Se alquila oso identifikagarriak diren pertsonaiez osatutako antzezlan dibertigarria da. Izan ere, gure gizartean, gutxik ikusten dute zer garen, baina guztiek ikusten dute zeren itxura eman nahi dugun. Komediazko obra honek Agustin Bravo eta Andoni Ferreño aktoreak ditu protagonista; azken hau, ermuarra jaiotzez, etxera itzuliko da laster, Ermua Antzokiko eszenatokira.

Andoni Ferreñok berak zuzentzen du bere seme Gonzalo Ferreño Serenok idatzitako antzezlana. Gutxi gorabehera 80 minutuko iraupena du zuzenean.

Se alquila ostiral honetan, urriak 11, 20:30etik aurrera izango da ikusgai Ermua Antzokian. Sarrerak salgai daude 12 euroren truke Lobiano Kultur Gunean, Kutxabanken webgunean eta, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Antzokiko leihatilan.

Dokumentuak

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
13.02.25
Haur eta gazteentzako 'Scrooge eta mamuak' antzezpena gozagai Antzokian

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du