Antoñito Molina abeslariaren kontzertua atzeratu egin da

16.09.24
Imagen
Fotografía del cantante Antoñito Molina
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Data berria 2025eko urriaren 3a izango da, eta sarrerak mantendu edo itzuli ahal izango dira

Ermuko Udaleko Kultura Sailak jakinarazten du Antoñito Molina abeslariaren kontzertua, urriaren 18rako Ermua Antzokian aurreikusita zegoena, atzeratu egin behar izan dela antolakuntzarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik.

Kontzertu honen data berria 2025eko urriaren 3a izango da. Dagoeneko erositako sarrerek hitzordu berrirako balioko dute.

Sarrera itzultzea erabakitzen dutenek, berriz, Kultura Sailera jo dezakete Lobiano Kultur Gunean edo 943 708 700 telefono zenbakira deituta.

Ermuko Udalak atzerapen honek Ermua Antzokiko erabiltzaileei eragin diezazkiekeen eragozpenengatik barkamena eskatzen du, baina, nolanahi ere, antolaketarekin zerikusirik ez duen kanpoko arrazoia da, hala etorri dena.

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
13.02.25
Haur eta gazteentzako 'Scrooge eta mamuak' antzezpena gozagai Antzokian

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du