Antzerkiaren Munduko Eguna ospatuko du liburutegiak

27.03.23
Imagen
Día Mundial del Teatro
Udal Liburutegia
Astelehen honetan obra zatiak proiektatuko dira Lobianon

Gaur astelehena, martxoak 27, Antzerkiaren Munduko Eguna ospatzen da. Egun berezi hori dela eta, Ermuko Udal liburutegiak arte eszenikoekin zerikusia duten lanen zatiak proiektatuko ditu gaur bere ohiko ordutegian.

Antzerkiaren Munduko Eguna 1961ean ezarri zuen Antzerkiaren Nazioarteko Institutuak, eta harrezkero, urte bakoitzeko martxoaren 27an, Parisen Nazioen Antzerkiaren 1962ko denboraldia inauguratu zen egunean, hainbat jarduera eta ekitaldi egiten dira, munduko alde guztietan, antzerkiaren forma artistikoaren garrantzia azpimarratzeko.

Ekimen garrantzitsuenetako bat Antzerkiaren Munduko Eguneko Mezua zabaltzea izaten da. Horren bidez, mundu-mailako pertsona batek Antzerkiaren eta Bakearen Kulturaren gaiari buruzko gogoetak partekatzen ditu. Aurten, Samiha Ayoub aktore egiptoarrak antzeztu du.

Lotutako albisteak

Imagen
17.02.25
Larunbatean euskarazko ipuin kontatze saioa izango, ‘Arratsaldean kontu kontari’

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera
Imagen
05.02.25
Komikia protagonista izango Liburutegian

Hiruhilekoan komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatuko
Imagen
Mahai-joko hainbaten kaxak liburutegian
30.01.25
Adin guztietarako mahai-jokoen tailerraren 3. edizioa prest

Liburutegiak "Mahai-joko, mahai-goxo" ekimenaren hirugarrena antolatu du eta izena emateko epea, otsailaren 7ra arte ireki