"El apagón", energia kontsumoa ekofeminismotik

"Beti ordaindu izan ditut argiaren eta uraren faktura guztiak, baina dena aldatu zen langabezian geratu nintzenean..."
Hori da Mariaren eta beste hainbat emakumeren istorioa, zaurgarritasun eta ahulezia egoeran dauden familia askoren zutabe direnak. Lehen eskutik ezagutu ahal izango ditugu egoera hauek urtarrilaren 27an El apagón antzezlanarekin.
Xucrut Teatre konpainia kataluniarrak aurkezten duen obra honek energia kontsumoaren bidez indarkeria nola kontsumitzen dugun ulertzen lagunduko digu. Antzerkiaren bidez eta ikuspegi ekofeministatik jabetuko gara biztanleriaren %10ek pobrezia energetikoa pairatzen duela eta emakumeak direla kaltetuenak. Ikuskizun dinamikoa eta keinuzkoa da, eta umorea eta komikotasuna ditu lagun.
12 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago eta 40 minutu inguruko iraupena du. Ikuskizuna larunbatean, hilak 27, 18:00etan hasiko da Lobiano Kultur Gunean, eta ondoren solasaldia egingo da Álvaro Campos Celadorrekin, bidezko trantsizio energetikoan aditua den Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslearekin.
Sarrera doakoa da, baina lekua erreserbatu beharko da Emakumearen Topagunera bertaratuz edo 943 17 10 30 telefonora deituz.
Lotutako albisteak

Ermuko Sonia Garcíaren lana da. Epaimahaiak Josu Pato ikaslearen "M8 indarra eta batasuna" proposamena ere saritu du

Ermuak dibulgazio tailerrak antolatu ditu Emakume eta Neskato Zientzialarien Nazioarteko Egunerako