Argentinako eta Ipar Amerikako bina filma emango ditu aste honetan Antzokiak

08.04.24
Imagen
Ermua Antzokia
‘La extorsión’; ‘Puan’, ‘El clan de hierro’ eta ‘Cazafantasmas: imperio helado’ dira proiektatuko diren tituluak

 

Ermua Antzokiak lau film berri proiektatuko ditu aste honetan, ostegunetik astelehenera bitartean. Osteguneko zineklubak "La extorsión" film argentinarra eskainiko du. 2023an estreinatutako thriller bat da, Martino Zaidelisek zuzendutako ekoizpen argentinarra, 105 minutuko iraupena duena. Hegazkin pilotu komertzial beterano batek bere herrialdeko inteligentzia-zerbitzuei lagundu behar die, lanean egindako hutsegite larri batengatik zigortua izan ez dadin. Ostegun honetan, 20:30ean.

 

Zinema komertzialaren atala larunbatean hasiko da arratsaldeko 19:30etan "Puan" filmarekin, 2023an estreinatu zen  ekoizpen argentinarra haue ere, María Alché eta Benjamín Naishtat zuzendariena. Komedia ukituak dituen drama honek Marcelo Filosofiako unibertsitateko irakaslearen istorioa kontatzen du. Katedraburua, mentorea eta pentsamenduaren abenturakidea, ustekabean hilko da, eta hutsik geratu den titulartasuna heredatuko duela pentsatzen du Marcelok. Antzezle onenaren eta gidoi onenaren sariak Zinemaldia 2023 jaialdian. Astelehenean ere ikusi ahal izango dugu, 20:30ean.

 

Zinema komertzialeko bigarren proposamena "El clan de Hierro" izango da, borroka libreko kirolariei buruzko drama biografikoa. Iparramerikako ekoizpen hau 2023an estreinatu zen eta 130 minutu irauten ditu. Von Erich anaien istorioa kontatzen du, aita eta entrenatzailearen itzal nagusiaren pean, 80ko hamarkadaren hasieran borroka aske profesionalaren mundu lehiakorrean garai bat markatu zutenak. Bi emanaldi eta aukera izango ditugu ikusteko: larunbatean 20:00etan eta igandean 19:30ean.

 

Azkenik, gazteenentzako saioan, igandean, 17:00etan, "Cazafantasmas: imperio helado" izenburua ikusi ahal izango dugu. Aurten bertan estreinatu den eta Gil Kenanek zuzendu duen beste ekoizpen iparramerikar bat. Sony ekoiztetxearen fantasiazko eta naturaz gaindiko zinemaren jarraipena da. Kazafantasmak dena hasi zen lekura itzuli dira: New Yorkera! Spengler familiaren istorioak Cazafantasmas talde berri batekin jarraitzen du.

 

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
13.02.25
Haur eta gazteentzako 'Scrooge eta mamuak' antzezpena gozagai Antzokian

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du
Imagen
12.02.25