"Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa izango da larunbat honetan

Ermuko Udal liburutegiak ikasturte honetako Arratsaldean kontu kontari euskarazko ipuin kontaketa saioetako lehenengoa antolatu du larunbat honetarako, urriak 26.
Ipuin saioaren izenburua Ipuinez ipuin da, eta 3 eta 8 urte arteko haurrei zuzenduta dago. Lur Korta izango da kontalaria.
Jarduera Lobiano Kultur Gunean izango da, larunbat honetan, 17:30etik aurrera. Sarrera doakoa da, baina lekuak mugatuak direnez, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsApp bidez https://wa.me/34943179212 edo biblioteca@udalermua.net helbide elektronikora idatziz eta haurraren izen-abizenak eta adina adieraziz. Plazak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira.
Etenaldiak saihesteko, puntualtasuna eskatzen da.
Lotutako albisteak

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera