'Arratsaldean Kontu-kontari' jardueraren aurtengo lehen saioa

17.01.23
Udal Liburutegia
Kultura eta Gazteria

Urtarrilaren 21ean, larunbata, Liburutegiak antolatutako 2023. urteko “Arratsaldean kontu kontari” lehen ipuin kontaketa izango da. Ipuin saioaren izenburua "Txorien lumetan" da eta 3 eta 8 urte bitarteko umeei zuzendua dago. Ipuin kontalaria Birjiñe Albira izango da.

Jarduera Lobiano Kultur Gunean izango da. Hasteko ordua 17:30etan da eta sarrera doakoa da. Bertara joan ahal izateko, aldez aurretik erreserba egin behar da 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsApp bat bidaliz (https://wa.me/34943179212) edo biblioteca@udalermua.net helbidera mezu elektroniko bat bidaliz, non izena, abizenak, haurraren adina eta telefono zenbakia adieraziko diren. Datu hori jardueraren arduradunari emango zaio, edozein gorabehera gertatuz gero familiekin harremanetan jartzeko aukera izan dezan. Plazak inskripzio-hurrenkeraren arabera esleituko dira.

Etenaldiak saihesteko, puntualtasuna eskatzen da.

 

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
17.02.25
Larunbatean euskarazko ipuin kontatze saioa izango, ‘Arratsaldean kontu kontari’

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera