Asteburuko kirol-agenda zabala: gimnasia, eskubaloia, futbola eta saskibaloia

19.01.24
Imagen
Kirolak
Ermuak kirol ugariko partidak hartuko ditu asteburuan: eskubaloian nabarmentzen dira Gazteen Bizkaiko azken fasea eta kadeteen promozio fasea Euskal Ligara, besteak beste

Ermuko Errotabarri E.K.E. Bizkaiko eta Euskadiko Federazioekin batera antolatzen ditu bi txapelketak. Giroa ziurtatuta dago, baita intendentzia ere, urduritasuna baretzeko, egarria baretzeko eta urdaila elikatzeko, udal kiroldegiaren kanpoaldean jarriko duten txosnarekin.

Bizkaiko Txapelketako azken fasea: jubenilak

Gazteen mailako emakumezkoen Bizkaiko eskubaloi txapelketaren azken fasea: Txapelketan lau talde daude eta larunbatean eta igandean jokatuko da. Parte hartuko duten klub eta taldeak Urdaneta eskubaloi taldea, Urdaibai Isabel N, Zuazo gazte gorria eta Errotabarri Euskadi gazte taldea dira. Antolakuntzak gure udalaren eta Ermua Kirolaken babesa du, baita Bizkaiko Eskubaloi Federazioaren laguntza ere.

Jarraian, partiden orduak eta norgehiagokak zehazten dituen kartela duzue lotuta.

Euskal Ligara igotzeko fasea: kadeteak

Euskadi kadete taldeak, bestalde, euskal ligarako promozioa jokatuko du liga honetako bigarren faserako. Denboraldi honetan Bizkaiko eta Euskal Kopako txapeldun izendatu den talde gaztea. Txapelketa lau angelukoa da eta gaurtik igandera M. A. Blanco kiroldegiko pistetan -gaur eta igandean- eta Betiondon -larunbatean- jokatuko da. C.B. Muskiz, San Adrián Loyola, B.M. Bidasoa Irun eta Errotabarri taldeek hartuko dute parte. Antolakuntzak Euskal Eskubaloi Federazioaren laguntza du.

Jarraian, partiden orduak eta norgehiagokak zehazten dituen kartela duzue lotuta.

Gimnasia erritmikoa

Bestalde, Ipurua Gimnastika Erritmikoko Taldeak erakustaldia egingo du larunbat honetan M.A. Blanco kiroldegian, 18:00etatik aurrera. Ermuko eta Eibarko gimnastek hartuko dute parte.

Futbola: federatua, eskolakoa eta afizionatuena

C.D. Ermuak bere talde federatuen sei partida ditu iragarrita, batzuk etxetik kanpo Betiondon eta beste batzuk beste herri batzuetan bisitari bezala. Baita eskola-umeen partidak ere. Topaketen xehetasunak eta ordutegi bakoitza bere webgunean.

APFEk, bestalde, lanaldia du asteburu honetan. neurketen berri, orduak, aurkariak, eta abar...ak webgunean zehazten dira.

Haur eta kadeteen saskibaloia

Ermua Saskibaloi Eskolak ere bere partiden berri ematen du sare sozial batean. Kasu honetan, haur eta kadete misto kategorietakoak.

Lotutako albisteak

Imagen
13.02.25
Julene Bouzok urrezko domina lortu, altuera-jauzian 23 urtez azpiko txapelketan

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren
Imagen
06.02.25
Gure txartel birtualarekin herriko kirol-instalazioetara

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz
Imagen
31.01.25
Aitor Hernandezek denboraldia itxi du, balantze positiboa eginez

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere