Astelehenean 4 orduko ur-mozketa programatua egingo da
Gipuzkoako Ur Kontsortzioak jakinarazi duenez, ur-mozketa egingo da astelehenean -martxoak 25ean- herriko hainbat puntutan hornidura sareko lanak direla eta.
Urak webgunean eta abisuen atalean adieratazten duenez, ur-mozketak Bizkaia Etorbideko 1, 1Bis, 2, 3, 3Bis, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 11, eta 13. San Ignazio 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7 eta 8 eraikinei. Konbentukoa 2; Valdespina Markesaren 7 eta 9. etxebizitzei; Konbentukoako 2ari. Valdespinako aparkalekuari eta Osinetxe eraikinei eragingo die. Ohar informatiboak eta jakinarazpenak jarrita daude jada mozketak eragina izango duen tokietan.
Gipuzkoako Uraken arabera, hobekuntza lanak 13:00etan amaituko dira, baina gerta daiteke lanak aurreikusitako ordua baino lehenago bukatzea. Horrela bada, abisurik gabe ura emango da. Bestalde, lanak luzatzen badira, Uraren Telefonoan (902 30 22 22) emango dira argibide eta informazio guztiak.
Enpresak azaldu duenez, mozketaren ondorioz posible da presio jaitsierak, uhertasuna eta nahi gabeko beste zenbait aldaketa gertatzea. Horregatik, aldez aurretik hiritarrei eragozpenak barkatzeko eskatzen zaie.
Lotutako albisteak

Zerbitzuen alorrak hondatutako eta mantenua behar zuten 22 banku ordezkatu ditu, beste banku birziklatu eta jasangarriago berri batzuk ipiniz

Brigada lanean ari da 6-36 bitarteko zenbakien tartea ilunpetan mantentzen duen linea berrezartzeko

Alkatea eta Foru diputatua bildu egin dira gaur, bi gai horiez hitz egiteko