"Aukeran, hobe Ermuan": herriko merkataritza, gu guztion alde

20.09.23
Ekonomi Sustapena
Gizartea
Marka-irudi berri bat hedatzeko eta tokiko merkataritzan kontsumitzea guretzat onuragarria dela sustatzeko kanpaina

Ermua lanean ari da tokiko merkataritzaren aukera zabala, kalitatea, hurbiltasuna eta freskotasuna bezalako balioak proiektatuko dituen irudikapen kontzeptual edo marka-irudi baten bila. Ideia kontzeptualizatzeko edo diseinatzeko prozesu honetan, gure udalak komenigarritzat jo du herritarren eta Ermuko saltokien iritzi eta ekarpenak ezagutzea. Etorkizuneko irudiaren edo ordezkatuko gaituen markaren kontzeptuaren hainbat alderdiri buruzko iritziak bildu ditugu: eslogana, koloreak, gure herriko merkataritza identifikatuko duen irudikapen grafikoa, besteak beste. Azken helburua gure merkataritza-sarearen irudi ahalik eta hurbilena eta adierazgarriena lortzea izango baita.

Partaidetza- eta sormen-prozesu horren ondorioz irudi bat lortu da, orain merkataritza babesteko, sustatzeko eta kontsumitzaile komunitatearen ideietan kokatzen laguntzeko erabiliko dena. Zeregin horretan, "Sirope" sormen eta publizitate agentziarekin elkarlanean jardungo dugu, tokiko merkataritzaren marka-irudiaren proposamena ezagutarazteko. Agentzia horrek beste publizitate-kanpaina batzuk ere gauzatuko dituelarik.

Marka-irudia kokatzeko ekintzen barne, gure udalerriko merkataritza-jardueraren egunerokotasuna islatzen saiatuko den ikus-entzunezko baten edizioa aurreikusten da. Materialak – bideoa eta argazkiak – sare sozialetan eta eskualdeko beste hedapen-euskarri batzuetan zabaldu beharreko mezuen euskarri eta osagarri gisa erabiliko dira. Horren bidez, eskualdeko merkataritza-eskaintza ezagutarazi nahi da, bereziki, gure inguruko udalerrietara kanpaina zabaltzeko eta, batez ere, haren eragina handitzeko.

Behin betiko bideoa zehaztu eta egiteko, inkesta bat bidaliko zaie udalerriko saltokiei, nahi izanez gero ekintzarekin bat egin dezaten. Ikus-entzunezkoak gure eskaintza eta barietate komertzial zabala bildu eta islatu nahi ditu: ehungintza, elikadura, oinetakoak, drogeria-lurrindegia, loradenda, jostailuak, kirola, burdindegia, bazarra, eta abar.

"Sirope" agentzia sortzaileak hiru kanpaina diseinatu eta gauzatuko ditu: lehena, Ermuko tokiko merkataritzaren marka-irudiaren posizionamendua eta Web aplikazio progresiboa (APW), dagoeneko lantzen ari dena. Bigarren kanpaina bilduma bat izango da, "Black Friday" ezagunaren eta Eguberrien esparruan. Hirugarren kanpainak neguko merkealdi-kanpainari helduko dio.

Bideoan parte hartu nahi duten saltokiek izena eman dezakete hurrengo estekaren bidez, datorren irailaren 24ra bitartean. Eskaerei harrera-ordenaren arabera erantzungo zaie eta parte hartze orokorra eskatzen da, eskaintza zabala eta askotarikoa duten establezimenduak jaso eta erakutsi nahi baitira.

Kontsultak edo zalantzak Ekonomiaren Garapen Sailera zuzendu daitezke eta pe@udalermua.net postontzi elektronikoaren bidez harremanetan jarri.

Europar Batasunak 'Next Generation EU' funtsen bidez finantzatzen duen proeiktua

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak Europar Batasunak batera finantzatutako proiektu bati ekin dio, Ermuko tokiko merkataritzaren digitalizazioa eta iraunkortasuna bultzatzeko.

Ermuko Udala hautatu du Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak onuradun gisa merkatuak, hirigune komertzialak, merkataritza ez-sedentarioa eta merkaturatzeko bide laburrak babesteko laguntzen deialdian. Laguntza hori Europar Batasunak Next Generation EU funtsen bidez finantzatzen duen Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan sartzen da.

Ermuko herriko merkataritza guztia bilduko duen marka-irudia sortzea eta kokatzea da proiektu horren barruko ekintzetako bat.

Lotutako albisteak

Imagen
07.03.25
Prueba de noticia

Esto es una prueba
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan