Ausartzen zara uda honetako bederatzi erronka osasungarriak gainditzera?

08.07.24
Imagen
Udal Liburutegia
Kultura eta Gazteria
Lehiaketa 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta jarduera osasungarriak sustatzea du helburu

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak Udako erronka osasungarriak ekimena antolatu du, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan. Bizkaiko gazteen artean udako hilabete hauetan zehar jarduera osasungarriak sustatzeko lehiaketa da.

Ekimenak Bizkaian bizi diren 16 eta 30 urte bitarteko pertsona guztiak bederatzi erronka osasungarri gainditzera animatzen ditu. Honako hauek dira proposamenak:

  • Inoiz praktikatu ez duzun kirola egin
  • Eguzkitan liburu bat irakurri
  • Garraio publikoa erabili
  • Euskal plater bat sukaldatu
  • Ilunabarra ikusi
  • Kostaldetik paseo bat eman
  • Kaleko antzerki edo kontzertu batez gozatu
  • Zinemara joan
  • 500 metro baino gehiago dituen mendi batera igo

Parte-hartzaileek erronka horietako bakoitza gainditu dutela erakusten duen argazki bat egin beharko dute, eta bederatzi irudiak WhatsApp bidez 688 73 71 33 zenbakira bidali 2024ko irailaren 10a baino lehen. Argazkiak bidali ondoren, parte-hartzaile bakoitzak WhatsApp zenbaki beraren bidez jasoko duen inkesta bat bete beharko du. Horrela, bi lagunentzako parapente-hegaldi baten eta kulturan gastatzeko 50 euroko bonu baten zozketan sartuko da.

Gazteriaren Kontseiluak bederatzi erronka ezarri baditu ere, parte-hartzaile bakoitzak, gehienez ere bi erronka propio sartu ditzake emandako bi proposamenen ordez. Jarduera osasungarriak izan beharko dute, eta horiei ere argazkiak atera beharko dizkiete.

Oinarriak eta gainditu beharreko erronkak jasotzen dituzten informazio-liburuxkak udal liburutegian daude eskuragarri formatu fisikoan, edo digitalean, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren webgunean.

Erronkak gainditu, uda gozatu eta sariak irabazi!

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
17.02.25
Larunbatean euskarazko ipuin kontatze saioa izango, ‘Arratsaldean kontu kontari’

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera