Azken sarrerak El Kanka abeslariaren kontzerturako

24.01.24
Imagen
Ermua Antzokia
Artista malagarrak "Cosas de los vivientes" lan berria aurkeztuko du ostiral honetan Ermua Antzokian

15 hilabeteko etenaldiaren ondoren, El Kanka agertokietara itzuliko da Cosas de los vivientes izeneko birarekin. Malagako kantautoreak foku publikotik at egon den denbora aprobetxatu du bosgarren diskoan lan egiteko: hamalau abestiko errepertorioa osatu du, eta dagoeneko ezagunak diren Canela en rama, Qué bello es vivir edo Por tu olor kantuekin batera zuzenekoaren parte izango dira.

Artistak berak dioenez, Cosas de los vivientes da bere lanik "osoena eta zintzoena", eta antzinako konposizio-prozesu baten alde egin du, bere musikariekin batera entseguetan egina. Artifiziorik gabeko ekoizpenaren aldeko apustua da, eta egunerokotasunean sakontzen jarraitzen duten letrak dira nagusi bere lanean, betiere El Kankaren narratiba bereziarekin eta musikaren arloko bere zigilu pertsonalarekin.

Kontzertua ostiralean, hilak 26, hasiko da 20:30etan Ermua Antzokian. Salgai dauden azken sarrerak 15 euroren truke eros daitezke Lobiano Kultur Gunean edo Kutxabanken webgunean (kontsultatu bertan zenbat sarrera dauden eskuragarri denbora errealean).

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
13.02.25
Haur eta gazteentzako 'Scrooge eta mamuak' antzezpena gozagai Antzokian

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du
Imagen
12.02.25