Bertso jaialdia Ermuko ikasleen eskutik

22.05.23
Imagen
Ermua Antzokia
Euskara
Ekitaldia ostegunean izango da 17:30etik aurrera Ermua Antzokian

Lehen Hezkuntzako azken mailetako 100 ikasle baino gehiagok parte hartuko dute ostegun honetan, maiatzak 25, Mundu bat bertso jaialdian. Bertan, bertsolaritzaren alorrean ikasturtean zehar egindako lana aurkeztuko dute, eta proiektuan parte hartu duten Bigarren Hezkuntzako ikasleak izango dituzte alboan.

Ermuko Bertso Topaketa proiektua herriko Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan eta Ermuko Institutuan garatu da, Bizkaiko Bertsozale Elkartearekin elkarlanean. Horri esker, ikasleek bertsolaritza klaseak jaso dituzte eskola orduetan, eta ostegunean lanaren emaitzak harro erakutsiko dituzte Ermua Antzokian.

Gaztetxoek zuzenean abestuko dute, eta atal batzuetan Mikel Inun kantariaren musika izango dute lagun. Gainera, Garazi Navarro eta Ander Elorriaga bertsolariak izango dira eurekin batera, eszenatoki gainean duten abilezia eta esperientzia erakutsiz.

Bertso jaialdia 17:30ean hasiko da eta gutxi gorabehera ordu eta laurdeneko iraupena izango du. Sarrera doakoa izango da, eta guraso, bertsozale eta herritar guztiak gonbidatuta daude arratsalde alai honetaz disfrutatzera.

2015/2016 ikasturtean hasi zen Ermuko Bertso Topaketa proiektua, eta horren helburua ahozko komunikazioa lantzea da, horretarako bertsolaritzak eskaintzen dituen tresna eta baliabideak erabiliz. Bertsoek normaltasun linguistikoa bultzatu dezakete, haur eta gazteen artean euskarari balioa eman eta erabilera sustatzen baitute.

Bertsolaritzak ikaskuntzari onura asko ekartzen dizkio, hala nola, ahozko komunikazioa hobetzea, komunikatzeko estrategia ezberdinak erabiltzea, sormen linguistikoa bultzatzea, jendaurrean hitz egitean topatzen diren oztopoak eraistea, ideiak antolatzen laguntzea eta, orokorrean, komunikatzaile onak izatea.

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan
Imagen
13.02.25
Haur eta gazteentzako 'Scrooge eta mamuak' antzezpena gozagai Antzokian

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du