‘Bookface’ udako lehiaketaren bigarren edizioa prest

29.06.23
Imagen
Composición que recibió el segundo premio el primer año
Udal Liburutegia
Hiru kategoria daude adinaren arabera eta bakoitzean liburu sorta bana eta Ermua Antzokian izango den ikuskizunerako bi sarrera emango

Udal Liburutegiak bigarren urtez jarraian udako ‘Bookface’ lehiaketa antolatu du, argazkigintza eta irakurketa zaletasunak uztartzen dituena. Pertsona batek liburu baten azalarekin bat egiten duen argazki bat egiten datza, irudi erreala eta liburuaren azalarena bateratuz. Teknikak, irudimena eta dibertitzeko gogoa eskatzen ditu.

Hiru kategoria daude: 14 urtetik beherakoak, 15 eta 40 urte bitartekoak, eta 41 urtetik gorakoak. Hainbat sari izango dira, adin tarte bakoitzerako liburu sorta bat eta Antzokiko ikuskizun baterako bi sarrera emango dira.

Parte hartzea oso erraza da. Aurpegia eta liburu baten azalak bat egin dutela argazkia atera eta biblioteca@udalermua.net postontzi elektronikora bidali, izen-abizenak eta adina adieraziz edo gauza bera egin eta Whatsapp bidez (https://wa.me/34943179212) bidali. Nahi veste argazki bidali ahal izango dira.

Izena emateko epea irailaren 15ean amaituko da.

Lotutako albisteak

Imagen
17.02.25
Larunbatean euskarazko ipuin kontatze saioa izango, ‘Arratsaldean kontu kontari’

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera
Imagen
05.02.25
Komikia protagonista izango Liburutegian

Hiruhilekoan komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatuko
Imagen
Mahai-joko hainbaten kaxak liburutegian
30.01.25
Adin guztietarako mahai-jokoen tailerraren 3. edizioa prest

Liburutegiak "Mahai-joko, mahai-goxo" ekimenaren hirugarrena antolatu du eta izena emateko epea, otsailaren 7ra arte ireki