Boxeo entrenamendu irekia eta erakustaldia Orbe Kardinala plazan

08.01.25
Imagen
Boxeo entrenamendu eta erakustaldiaren kartela | Cartel del entrenamiento y exhibición de boxeo
Kirolak
12 urtetik gorakoei zuzendutako ekimena larunbatean, urtarrilak 11, izango da 12:00etatik 14:00etara

Ermua Kirolak udal alorrak eta Sorabox boxeo klubak kirol honetan murgiltzeko entrenamendu saio irekia eta erakustaldia antolatu dituzte larunbat honetarako, urtarrilak 11. Orbe Kardinala plaza izango da jarduera honetarako hautatutako ring-a.

Ekimenaren lehenengo atala, 12:00etatik 13:00etara, entrenamendu irekia izango da. Jarduera mistoa da, eta boxeoan interesa izan dezaketen 12 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago. Parte-hartzea gehienez ere 20 pertsonetara mugatuta dago, beraz, aldez aurretik izena eman beharko da online galdetegi honen bitartez. Plazak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira.

Entrenamendua amaitu ostean, 13:00etatik 14:00etara, Soraluzeko Sorabox boxeo klubeko kideek erakustaldia eskainiko dute plazan bertan, herritar guztientzat zabalik.

Lotutako albisteak

Imagen
13.02.25
Julene Bouzok urrezko domina lortu, altuera-jauzian 23 urtez azpiko txapelketan

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren
Imagen
06.02.25
Gure txartel birtualarekin herriko kirol-instalazioetara

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz
Imagen
31.01.25
Aitor Hernandezek denboraldia itxi du, balantze positiboa eginez

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere