‘Drogeteniturri’k webgune berria du eta sare sozialak erantsi ditu

'Euskal Birusa' elkarteak euskarazko eduki eta albisteak zabaltzeko bide berri bat du gaurtik: drogetenitturri.eus atari berria. Bertan, Ermuko eta Mallabiko eduki eta berriak eskainiko ditu egunero, hogeita hamar bat elkarte eta tokiko aldizkarik erabiltzen duten plataforma komunean, TOKIKOMen, euskarazko tokiko hedabideak biltzen dituen sarean.
Instagram, Facebook eta Xen kontuak
Drogetenitturri.eus webgunea abian dago gaurdanik, bertan kultura, kirol, gizarte eta abarri buruzko informazioa jaso dezakegularik. Gainera, ikus-entzunezkoak, eskualdeko edukiak, lehiaketak eta zozketak eskainiko dituzte, baita "Drogetenitturri" aldizkaria linean edo sarean baitaere, besteak beste. Gainera, 'Euskal Birusa'k eta 'Drogeteniturri'ek sare sozialetara jauzia egin dute, eta Instagramen, Facebooken eta X-n (lehengo Twitter) kontu propioak ireki baitituzte.
Euskal Birusa Euskara Elkarteak aldizkariaren zabalkundea handitu, eduki gehiago eskaini eta herritarrentzat erakargarriagoa den modu batean eginez, eduki digitalen erabilera eta kontsumoarekin bat etorriz. Horretarako, Tokikom Sareko komunikabideek sortutako eta CodeSyntax enpresak garatutako plataforma erabiliko du. Enpresa horrek diseinu modernoa eta puntako funtzionaltasunak ditu, eta erantzungarria edo plataforma anitzekoa da; beraz, era guztietako ordenagailuak, tabletak eta telefono mugikorretan egoki ikusi ahal izango da. Hogeita mahar (30) toki hedabideek baino gehiagok erabiltzen dute gaur egun plataforma hori.
‘Debegesa’ren kide garen udalek lagundu egiten dugu plataforma berria finantzatzen
Drogetenitturrik eskualdeko euskarazko komunikabideekin elkarlanean garatzen diharduen prozesuaren fruitua da webgune hau, eta pauso garrantzitsua izango da bailarako zein Euskal Herriko tokiko komunikabideekiko elkarlana sustatzeko.
Drogetenitturri.eus-ekin batera, tresna bera oinarri duten ‘Plaentxia.eus’ (Soraluze), ‘Barren.eus’ (Elgoibar-Mendaro) eta ‘Berriketan.eus’ (Deba) atariak ere jarri dira martxan. Debabarrenean plataforma hori ezartzeko inbertsioa Debegesa Eskualdeko Garapen Agentzian sartuta dauden udal guztien laguntzarekin finantzatu da. Horien artean Ermukoa, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) garatzeko hitzarmenak jasotzen duenaren arabera, 15.856,28 € jarriko ditu 2023an eta 2024an. Bere helburua eskualdeko komunikabideen Interneteko jardueran urrats kualitatibo bat ematea da.
Lotutako albisteak

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan

Emanaldia ostiralean izango da, 20:30ean, euskara hutsean

Euskararen nazioarteko egunean egindako galan sariak banatu ziren