Ermua Hiriko XLII. futbol saria aste honetan jokatuko da

04.09.23
Imagen
42 Trofeo Villa de Ermua, de fútbol
Kirolak
Larunbatean jokatuko da lau talderen artean eta txapelketa horretan Juanjo Lopez entrenatzaileari omenaldia egingo zaio da, klubean ia berreogei urteetan egindako lanagatik

Ermua Kirol Elkarteak Ermua Hiria futbol sariaren berrogeita bigarren edizioa (42) antolatu du aste honetarako, Coviden pandemiagatik hainbat ediziotan kale egin ondoren. Irailaren 9ko larunbatean izango da, arratsaldeko 6etatik aurrera. Ordu horretan bi partida jokatuko dira; lehenengoan C. D. Arratia eta Lekeitio F. T. taldeen nor baino nor arituko. Ordu berean eta ondoan dagoen Teodoro Zuazua zelaian Ermua C. D. eta S. D. Amorebieta taldeek neurtuko dituzte indarrak. Lehenengo partida galtzen duten bi taldeek hirugarren eta laugarren postuak eskuratzeko elkarren artean jokatuko dute arratsaldeko 7etatik aurrera. Lehen norgehiagokako irabazleek, bestalde, iluntzeko 8etan finala jokatuko dute finala, talde txapelduna eta txapeldunordea erabakitzeko.

Final horren ohorezko sakea Juanjo Lopez entrenatzaileak egingo du. Lopezi merezitako omenaldia egingo zaio 38 urteko zerbitzuagatik eta herriko kirol klubarekiko konpromisoagatik. Juanjok gazteen belaunaldi ugari entrenatu ditu gorritxoen elastikoa jantzi duten gazte taldeetan; ia lau hamarkadako konpromisoa betez.

Txapelketa honek azken orduko ezusteko bati aurre egin beharko dio. Aipaturiko bi futbol-zelaiek une honetan argiztapen artifizialik ez baitute, instalazio publiko horiek abuztuan lapurreta jasan baitute, korronte elektrikoak banatzen zuen kobrezko kablea ostu baitute. Udalak, jada, salaketa jarri du Ertzaintzan, eta lapurretaren bideo-irudiak eramanez autoreak identifikatzen saia daitezen, aseguru-etxeari ere eman dio gertatutakoaren berri. Dagoeneko lanean ari da, lineako kablea berrezartzeko eta hornidura ahalik eta azkarren berrezarri ahal izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
13.02.25
Julene Bouzok urrezko domina lortu, altuera-jauzian 23 urtez azpiko txapelketan

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren
Imagen
06.02.25
Gure txartel birtualarekin herriko kirol-instalazioetara

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz
Imagen
31.01.25
Aitor Hernandezek denboraldia itxi du, balantze positiboa eginez

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere