Ermua Kirolak mahai-tenisa gehitu du doako kirol aukera gisa udal kiroldegian

M. A. Blanco udal kiroldegian mahai-tenisean edo ping-pong modalitatean aritzeko aukera izango dugu gaurtik aurrera Ermua Kiroletako abonatuok, trukean ezer ordaindu gabe, hau da, doan. Bazkide ez diren pertsonek, era berean, kirol-modalitate hori praktikatu ahal izango dute, instalaziora sartzeko prezioa ordaindu ondoren.
Modalitatea squash pistako espazio mistoan egin ahal izango da, bertan jarriko baita Ermua Kirolak elkarteak erositako mahai berria. Mahai homologatua da, tolesgarria, eta erabiltzaileek jokatzeko squash pistaren kanpoaldean eskura izango dutena zabaldu eta partida amaitzean bildu beharko dutena. Ermua Kirolak materiala erosi du eta squasheko pistaren espazioa -astero hainbat ordutan erabilerarik gabe egoten dena- modu mistoan erabiltzea ahalbidetu du, abonatutako pertsonek egindako eskaerari erantzunez.
Horrela, eskaera bat asetzeaz gain, Ermua Kirolak zerbitzuaren abonatu izateagatik barne sartzen diren kirol praktika espezialitateak eta aukerak zabaltzen ditu.
Lotutako albisteak

Atleta ermuarrak Estatuko Txapelketa absoluturako txartela lortu du, bere marka pertsonalik onena erregistratu ondoren

Ermua Kirolak jada Betiondoko sistema prestatu du eta, martxotik aurrera, MA Blanco kiroldegira iritsiko dela aurreikusiz

Txirrindulariak bederatzi garaipen lortu ditu eta baita Euskadi eta Bizkaiko txapelketak ere