Esleitu dira Valdespina Markesaren aparkalekuko garaje-plazak

Ermuko Udaleko Hirigintza Sailak Valdespina Markesaren aparkalekuko lehen solairuan dauden 57 aparkaleku irekien esleipendunen zerrenda argitaratu du. Joan den ostegunean, abenduaren 12an, erabilera eta gozamenerako jabari publikoko emakidaren araubideko auto eta motorrentzat egindako zozketa publikoaren emaitza da zerrenda.
Zozketa desgaitasuna duten pertsonentzat erreserbatutako plazetatik hasi da, ondoren autoentzako plaza arruntekin jarraitu du eta moto-plazen zozketarekin amaitu da.
Plaza eskuratu duten pertsonek hamar eguneko epea dute orain, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, dagokien kanona ordaintzeko eta prozedurarekin jarraitzeko. Ibilgailuen kasuan, esleipendun bakoitzak 18.720 euroko ekarpena ordaindu beharko du (18.000 euroko kanona + %4ko ITP-AJDa), eta motoen kasuan, 6.240 eurokoa (6.000 euroko kanona + %4ko ITP-AJDa) izango da.
Lotutako albisteak

Zerbitzuen alorrak hondatutako eta mantenua behar zuten 22 banku ordezkatu ditu, beste banku birziklatu eta jasangarriago berri batzuk ipiniz

Brigada lanean ari da 6-36 bitarteko zenbakien tartea ilunpetan mantentzen duen linea berrezartzeko

Alkatea eta Foru diputatua bildu egin dira gaur, bi gai horiez hitz egiteko