Euskal Birusak hainbat ekitaldi antolatu ditu abendurako eta parte hartzera deitu du

01.12.23
Imagen
Euskara
Igandean, hilak 3, 'Gaitu' proiektua, ahots-banku digitalerako, eta asteazkenean, hilak 13, 'Palindromoen Tailerra'

Euskal Birusa Elkarteak hainbat ekimen antolatu ditu abenduaren lehenengo hamabostaldirako eta horren berri eman die herriko sare euskaltzaleko kideei. Euskal Birusak parte hartzera eta aukera horiek eta sortzen diren guztiak euskaraz bizitzeko aprobetxatzera animatzen ditu. Euskaraz gara!

Abenduaren 3an, igandea, hau da, euskararen egunean, etorkizunean oso inportantea izango den tresna eraikitzen parte hartuko dugu Ermuan. GAITU kanpaina du izena, eta funtsean ahots-banku digitala betetzea da kontua: gure ahotsak garbatzea eta besteenak ontzat ematea edo ez. Zertarako? Alexa, Siri, Cortana, Google assistant eta horien modukoei euskara irakasteko eta haiekin euskaraz komunikatu ahal izateko. Abenduaren 3an, 13:00etatik 14:00era izango dugu aukera, plazan, baina bitartean sartu www.gaitu.eus webgunean, eta praktikatu.

Handik 10 egunera, abenduaren 13an, asteazkena, 19:00etan, Lobianon, “Palindromo tailerra” gidatuko du Bigara taldeak . Palindromoak  eskumatik ezkerrera edo ezkerretik eskumara  berdin irakurtzen diren hitzak edo esaldiak dira: hizkuntzarekin jolasteko eta irudimena landuz ondo pasatzeko bidea. Ermuan euskarazko palindromoen sortzaile oparoena izan genuen, Markos Gimeno Vesga. Aste hauetan, Markosen palindromoak oinarri hartuta erakusketa bat, Gernikako euskal museoan, eta Joseba Sarrionandiak idatzitako liburu bat , Durangoko azokan, aurkeztuko dira. Testuinguru honetan, Euskal birusak, palindromo tailerra antolatu du Ermuan, hitzekin jolasten ikasi eta disfrutatzeko. Animatu zaitezte, eta parte hartu.

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan
Imagen
12.02.25
Imagen
09.12.24
J. Ibaibarriaga XXXI. lehiaketako sarituak ezagutzera eman dira

Euskararen nazioarteko egunean egindako galan sariak banatu ziren