Euskara ikasleentzako bekak eskatzeko epea zabalik

24.09.24
Imagen
Euskara
Laguntzek matrikularen kostuaren erdia edo, kasu batzuetan, %100a ordaindu ahal izango dute

Ermuko Udaleko Euskara Sailak euskara ikasteko prozesuan dauden pertsonek dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dagoela iragarri du. Euskaltegi homologatuetan egiten diren ikastaro arruntak, trinkoak eta bereziak diruz laguntzea dute helburu beka hauek.

Bekak bost modalitate edo onuradun desberdinetan banatzen dira:

  • Ikasle estrategikoa. Herriko denda eta tabernetako jendaurreko arreta postuetako langileak, edo eskolaz kanpoko jardueretako hezitzaileak.
  • Oinarrizko erabiltzailea. A1 eta A2 mailetan matrikulatutako pertsonak, HABEren erregistroaren arabera.
  • Ikasle berezia. Baliabide ekonomiko nahikorik ez duela justifikatzen duen pertsona.
  • Ikasle gaztea. 24 urtetik beherako ikaslea, 2024ko abenduaren 31n.
  • Ikasle arrunta. HABEren erregistroaren arabera euskara ikasi duen pertsona.

Ikasle estrategiko, oinarrizko, berezi edo gazte modalitateetan dauden ikasleek matrikularen zenbatekoaren %100a estaltzen duten dirulaguntzak eskuratu ahal izango dituzte; ikasle arrunten kasuan, laguntza matrikularen prezioaren %50ekoa izango da gehienez. Edonola ere, eskatzaileei esleitu dakiekeen gehieneko zenbatekoa 1.000 eurokoa da.

Udal-laguntzak bateragarriak dira helburu berarekin jasotzen den beste edozeinekin, betiere matrikularen kostu osoa gainfinantzatzen ez bada.

Baldintzak eta epeak

Laguntzak jasotzeko baldintza orokorrak honako hauek dira:

  • Ermuan erroldatuta egotea
  • Ermuko Udalarekin zor ekonomikorik ez izatea
  • Eskabide-orria behar bezala beteta aurkeztea
  • Ikaslearen ibilbide osoa dokumentua aurkeztea, euskaltegian eta HABEren webgunean eskuragarri dagoena
  • Eskatzailearen banku-kontuaren titularra identifikatzea
  • Aurreko bost urteetan diruz lagundutako azpi-maila ez izatea, B2 eta C1 izan ezik
  • Hurrengo ikasturtean ikaskuntza-prozesuan aurrera jarraitzea, B2 egiaztatu arte

Betekizun nagusi horiez gain, ikasle modalitate bakoitzak bete beharreko baldintza propioak izango ditu, diru-laguntzen oinarrietan ezartzen direnak (ikastarora bertaratzearen ehunekoa, lan-kontratua, lan-bizitza, etab.).

Deialdia datorren urriaren 27ra arte egongo da zabalik. Eskaerak Abiapuntu bulegoan aurkez daitezke, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara, edo Ermuko Udalaren Egoitza Elektronikoan, eguneko 24 orduetan, asteko 7 egunetan.

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
'Berbalagun'ek jarduera bi antolatu ditu aste honetarako

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan
Imagen
12.02.25
Imagen
09.12.24
J. Ibaibarriaga XXXI. lehiaketako sarituak ezagutzera eman dira

Euskararen nazioarteko egunean egindako galan sariak banatu ziren