Euskararen harrera gida
Ermuko udalerriak harreraren genea du bere DNAren artean. Hala izan da aurreko mendeko hamarkada batzuetatik hona. Bertan jaiotakoak eta, edozein arrazoirengatik, bertara bizitzera etorritakoak ermuarrak gara. Eustaten datuen arabera, aurtengo urtarrilaren 1ean gure udalerriak 15.633 biztanle zituen, eta urtero iristen eta erroldatzen dira hainbat pertsona gure udalerrian.
Hori dela eta, Ermuko Udaleko Euskara Sailak hizkuntzara harrera gida prestatu d, non euskara ikasteko eta/edo erabiltzeko ditugun baliabideen inguruko aholkularitza jasotzen duen. Gida hau iritsi berri diren pertsona horien jatorrizko hainbat hizkuntza daude idatzita: arabiera, urdoa, wolof-a, gaztelania eta euskara.
Gida honekin batera, bederatzi hizkuntzatako hiztegi eleaniztun labur bat aurkezten da. Hiztegi horretan, oinarrizko komunikazio-esaldi ohikoenak jasotzen dira: agurrak, ordutegiak, ohiko hitzak, otorduak, zenbakiak...
Lotutako albisteak

'Pintxolagun' osteguneko 19:30etan eta 'Gurasolagun' ostiraleko 17:15etan

Emanaldia ostiralean izango da, 20:30ean, euskara hutsean

Euskararen nazioarteko egunean egindako galan sariak banatu ziren