‘Ferrari’ eta ‘Políticamente incorrectos’ zine estreinuak Antzokian ikusgai

12.03.24
Imagen
Ermua Antzokia
Asteburuan aretoak 'El Deshielo' (JBA) zcineklubaren saioan eta ‘Museoaren zaindariak’ ere proiektatuko ditu

Ermua Antzokiak lau film berri proiektatuko ditu aste honetan. Osteguneko zineklubean ‘El Deshielo’ ikusi ahal izango dugu jatorrizko bertsioan, azpitituluekin (VOS). 2023an estreinatu zen eta Veerle Baetensek zuzentzen du. Filmak 111 minutu irauten du eta mendeku istorio bat kontatzen du; matxinada ekintza bat. Uda itogarri batean esperientzia txarra izan eta handik hamahiru urtera, Eva, 26 urteko neska, bere jaioterrira itzuliko da, bere autoaren atzealdean izotz bloke bat duela. Sundanceko Jaialdian epaimahaiaren sari berezia jaso du. Ostegunean 20:30ean.

Zinema komertzialaren atalean, larunbatean 19:30ean eta astelehenean 20:30ean, ‘Ferrari’ Michael Mannek zuzendu duen ekoizpen iparramerikarra ikusi ahal izango dugu. 130 minutuko drama biografikoa da. Enzo Ferrari lasterketa gidari ohia krisian dago. Porrotak berak eta bere emazteak, Laurak, duela hamar urte ezerezetik eraiki zuten enpresari eragiten dio. Haien ezkontza ekaiztsua krisi handi baten erdian dago, beren semearen heriotzarekin borrokan ari diren bitartean. Ferrarik erabaki arriskutsuak hartuko ditu eta lasterketa bakarrera egingo du apustu: ‘Mille Miglia’ izenekora’.

Asteko bigarren proposamen komertziala Arantxa Echevarria zuzendariaren ‘Políticamente incorrecto’ izango da. 91 minutuko komedia nazionala da eta larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean ikusi ahal izango dugu. Espainia haserre bizian dago, herrialdea erabat polarizatuta dago eta sare sozialak egunero erretzen dira... ‘Nueva Izquierda’ eta ‘España Liberal’ alderdiak aurrez aurre izango dira datozen hauteskunde orokorretan. Laura, Perroflauta progre bat eta Pablo, fatxalekodun pijoa, lohi politikoan iraultzeko prest daude beren buruzagien garaipena lortzeko.

Azkenik, Vasiliy Rovenskiyk zuzentzen duen ‘Museoaren zaindariak’ animaziozko zinta ikusi ahal izango dugu igande arratsaldeko 17:00etan. Euskaraz proiektatuko den zinta da. Vincent izeneko katu gazte baten abenturak kontatzen ditu. Maurice izeneko sagutxo batekin bat egiten du, piano zahar baten uholdeari ihes egiteko. Bere patuak betiko lotuko dituen gertaera.

Lotutako albisteak

Imagen
18.02.25
Ermua Antzokiak ‘Maria Callas’ eta ‘Mikaela’ estreinuak proiektatuko ditu aste honetan

‘Itoiz, Udako sesioak’ eta ‘Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute’ filmek osatzen dute zinema eskaintza
Imagen
13.02.25
Haur eta gazteentzako 'Scrooge eta mamuak' antzezpena gozagai Antzokian

Datorren larunbatean, arratsaldeko 5etan, euskaraz. Sarrerak 4 euro balio du
Imagen
12.02.25