Gazteen irakurketa klubetarako izen-ematea zabalik

12.09.23
Imagen
Aurreko edizio bateko taldea
Udal Liburutegia
Liburutegiak 9 eta 11 urte bitarteko neska-mutilentzako 2 irakurketa klubetan parte hartzeko izen-emate epea ireki du

Paperean irakurtzeko taldea

Lehenengo taldeak paper irakurriko du, bere helburua euskeraz nahiz gaztelaniaz irakurtzea atsegin duten lagun taldea sortzea izanik. Ipuinak, komikiak, olerkiak edo istorioak irakurri ondoren guztion artean komentatuko dira. Gainera, sormenarekin eta literaturarekin zerikusia duten beste ekintza batzuk burutuko dira.

Saioak Lobiano Kultur Gunean, arratsaldeko 17:30etatik 18:30etara izango dira.  Lehen hiru saioen datak: urriaren 19an, azaroaren 16an eta abenduaren 14an dira. Saio gehienetan euskerazko liburuak komentatuko dira eta gainontzekoetan gaztelaniazko liburuak. Urriko irakurketa Goscinnyk idatzitako “Asterix eta Kleopatra” komikia izango da.

Ekimenaren gidaria Onintze Goitiz idazle eta ipuinkontalari bilbotarra izango da.

Parte hartu ahal izateko izena eman behar da Liburutegian, 943 17 92 12 telefonora deituz, whatsAppez (https://wa.me/34943179212edo biblioteca@udalermua.net epostontzira idatziz. Datu hauek eskatuko dira: izen-abizenak, Liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, jaiotze-data telefono zenbakia, ikastetxea eta amaren edo aitaren helbide elektronikoa.

Plazak mugatuak dira eta inskripzio-hurrenkeraren arabera esleituko dira. Izena emateko unean, urriaren 25eko saioan komentatuko den liburuaren alea jasoko da.

Euskarri digitalean irakurtzeko taldea

Klub horretaz gain, liburutegiak gaztetxoentzako irakurketa klub digitala ere antolatu du. Goian aipatutako adin tarteko neska-mutilei zuzendua dago (9, 10 eta 11 urte), eta bere helburuak irakurketa aktibo eta sormen-dinamiken bitartez, eta betiko jarduerak eta teknologia berrienak baliaturik, sormena, autokontrola, autoestimua, enpatia, gaitasun sozialak eta batez ere automotibazioa bizkortzea eta sendotzea.

Saioetan, parte-hartzaileek tablet bana izango dute eskura, liburutegiak eskainita, ekintza desberdinak burutu ahal izateko. Askotariko ipuinak eta esperientziak izango dira bidaide. Modu zabalean landuko da beraz irakurketa (testuala eta ikus-entzunezkoa), istorioek gugan izan dezaketen magia eraberritzeko eta suspertzeko.

Irakurketa klub digital hau laruntat goizetan burutuko da, ordu t’erdiko  saioetan, 10:30etik 12:00etara, eta Fernando Morillo idazleak gidatuko ditu. Urtea bukatu arteko datak datak urriaren 7a, azaroaren 4a eta abenduaren 2a dira.

Doako jarduera da eta parte hartu ahal izateko aldez aurretik izena eman behar da. Irakurketa klub honetan parte hartu ahal izateko urriaren 3a baino lehen Liburutegian, 943 17 92 12 telefonora deituz, whatsAppez (https://wa.me/34943179212)  edo biblioteca@udalermua.net epostara idatziz. Datu hauek eskatuko dira: izen-abizenak, Liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, jaiotze-data telefono zenbakia eta amaren edo aitaren  helbide elektronikoa.

Plazak mugatuak dira eta zozketa bidez esleituko dira eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatutakoek eta aurreko ikasturtean parte hartu ez duten umeek. Onartuen zerrenda webgune honetan urriaren 4an, asteazkena, iragarriko eta baita izena eman duten guztiei epostaz bidaliko zaie ere.

Lotutako albisteak

Imagen
17.02.25
Larunbatean euskarazko ipuin kontatze saioa izango, ‘Arratsaldean kontu kontari’

Lobiano Kulturgunean egingo da, arratseko 5 eta erdietatik aurrera
Imagen
05.02.25
Komikia protagonista izango Liburutegian

Hiruhilekoan komikien eta eleberri grafikoen irakurketa sustatuko
Imagen
Mahai-joko hainbaten kaxak liburutegian
30.01.25
Adin guztietarako mahai-jokoen tailerraren 3. edizioa prest

Liburutegiak "Mahai-joko, mahai-goxo" ekimenaren hirugarrena antolatu du eta izena emateko epea, otsailaren 7ra arte ireki